Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Donostiako Nazioarteko Konferentzia aditu nagusietako batzuen topagunea izango da, martxoaren 6tik 8ra. 600 bisitari espero dira, 50 adituren hitzaldietan. Hainbat gairi buruzko zortzi panel egongo dira, ekonomia, zientzia, energia, kultura eta meteorologiaren alorreko adituekin, eta Europako sei eskualdetako ingurumen ministroak ere bertaratuko dira. Ostiralerako –martxoak 8- saio berezi bat antolatu da, klima-aldaketaren aurkako borroka gidatzen duten emakumeek soilik protagonizatuta. Jardunaldia laburtu egin da, mobilizazio feministekin bat egiteko.

Klima-aldaketari buruz Europan aurten egingo diren ekitaldi nagusietako bat martxoaren 6an hasiko da, Donostian, ‘Change the Change’ izenburuarekin. Euskal hiriak hiru egunez hartuko duen Nazioarteko Konferentzia honi espainiar Gobernuko presidente Pedro Sánchez atxiki zaio, zeren ekitaldiaren hasieran parte hartuko baitu, erronka global horri buruzko hitzaldi batez.

Saio horretan, beraren ondoan egongo dira Nicholas Stern, klima-aldaketak munduko ekonomian dituen ondorioak ondoen ezagutzen dituen adituetako bat, Iberdrolako presidente Ignacio S. Galán, eta Konferentziaren anfitrioia: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola.

Nazio Batuen Erakundearen ‘Momentum for Change’ ekimenean kokatuta, eta Parisko Akordioaren ildotik, Konferentziak 600 bisitari baino gehiago bilduko ditu Donostiako Kursaal jauregian, martxoaren 6tik 8ra, 50 adituren hitzaldien inguruan. Askotariko sektoreetatik datoz: enpresa, tokiko administrazioa, unibertsitatea, zentro teknologikoak, ikerkuntza-zentroak, GKEak eta gizarte-erakundeak.

Programa 8 bloketan sailkatu da, gai hauek jorratzeko: planetaren osasuna, eskualdeen rola, hiri-ingurunea, jasangarritasuna, trantsizio energetikoa, ekonomia, hezkuntza eta emakumeen lidergoa.

Gai orokor horiez gain, fenomeno global horrek toki mailan sortzen dituen arazoak ere azpimarratu nahi dira. Horregatik, hizlarien artean Europako sei eskualdetako ingurumen-ministroak egongo dira (Danimarkako Erdialdea, Lonbardia, Eskozia, Balearrak, Baden-Württenberg eta Euskadi), eta baita Lovaina (Belgika) eta Sevillako alkateak ere, beste batzuen artean. Horiek guztiek martxoaren 6an –asteazkena- hitz egingo dute, eta haiekin batera Manola Brunet, Uxua López Flamarique eta Ana Payo zientzialariek ere, azken bi horiek ‘Planetako heroiak’ deritzan kategorian.

Martxoaren 7ko hizlarien artean, askotariko aditu ospetsuak egongo dira. Jasangarritasunaren alorreko adituak, hala nola Rebeca Grynspan edo Europako komisario izandako Connie Hedegaard; ekonomia edo energiaren alorreko adituak; Cristina Iglesias artista, edo Andoni Aduriz eta Ángel León chefak. Halaber, tarte bat egongo da hezkuntzaz eta migrazio-mugimenduez hitz egiteko.

Saio berezia martxoaren 8an

Martxoaren 8rako saio berezi bat antolatu da, klima-aldaketaren aurkako borroka gidatzen duten emakumeek soilik protagonizatuta. Azpimarratzekoa da itxierako saioan Bunny McDiarmid egongo dela, Greenpeace Internationaleko zuzendaritzakide exekutiboa, baita Sylvia Earle ere, National Geographiceko ozeanografoa eta Gogaidetasunaren 2018ko Asturiasko Printzesa sariduna.

Egun horretan, gainera, klima-aldaketaren aurkako borroka gidatzen ari diren emakumeak era arituko dira, hala nola Paula Caballero, Hondurasko Laura Zúñiga Cáceres ekintzailea –Berta Cáceresen alaba- edo Leyla Acaroglu diseinugile australiarra. Hitzaldi guztien aurkezlea Silvia Intxaurrondo kazetaria izango da.

Ostiraleko jardunaldia laburtu egin da azkenean, martxoaren 8ko mobilizazio feministak sostengatzeko eta bertara joatea errazteko.

Euskadiko Klimaren Lehenengo Astea

Konferentziaren antolatzaileak Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala dira.

Gainera, Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen Asteklima– ekitaldi zentrala izango da. Berau martxoaren 1etik 10era egingo da, eta beraren asmoa izango da herritarrak fenomeno horren garrantziaz kontzientziatzea, 49 euskal herritan gauzatuko diren ehun bat jarduerarekin. Helburua da herritarrak konpromiso pertsonalerantz mobilizatzea, klima-aldaketaren aurrean, premisa batez: ekintza orok, txikia izan arren, badu bere eragina.

Donostiako Nazioarteko Konferentzia aditu nagusietako batzuen topagunea izango da, martxoaren 6tik 8ra. 600 bisitari espero dira, 50 adituren hitzaldietan. Hainbat gairi buruzko zortzi panel egongo dira, ekonomia, zientzia, energia, kultura eta meteorologiaren alorreko adituekin, eta Europako sei eskualdetako ingurumen ministroak ere bertaratuko dira. Ostiralerako –martxoak 8- saio berezi bat antolatu da, klima-aldaketaren aurkako borroka gidatzen duten emakumeek soilik protagonizatuta. Jardunaldia laburtu egin da, mobilizazio feministekin bat egiteko. Klima-aldaketari buruz Europan aurten egingo diren ekitaldi nagusietako bat martxoaren 6an hasiko da, Donostian,

Ekitaldi nagusia izango den Donostiako ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentziaz gain, arazo global horren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak antolatuko dira Euskadiko 49 udalerritan. Programa zabalaren barruan, erakusketak, tailerrak, jardunaldiak, mikrotopaketak edo itsasontzi-irteerak izango ditugu martxoaren 1etik 10era bitarte. Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima

Euskadiko Klima-aldaketaren 2018ko Ingurumen-profilak –gaur aurkeztua- erakusten du kutsadura eta hazkunde ekonomikoa ez doazela eskutik lotuta: 1995 eta 2016 bitartean, Euskadi % 65 hazi zen eta bere CO2 emisioak % 18 murriztu zituen. Euskadiko emisioak Europako batez bestekoaren antzekoak dira: 2016an, 19 milioi tona CO2 izan ziren, EB 28ko emisio guztien % 0,4. Euskadi ez da libratuko klima-aldaketaren ondorioetatik: 2100. urterako espero da urteko prezipitazioa % 15 murriztea eta tenperatura atmosferikoa 1-5 eta 5 gradu bitarte igotzea. Martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo

Iberdrola da babesle pribatu nagusia, eta hari honako hauek batu zaizkio: BBVA eta Red Eléctrica Española, enpresa sustatzaile gisa, eta Añarbeko Urak, Global Omnium, Toyota, Tragsa eta Trienekens. Konferentzia Donostian egingo da, martxoaren 6tik 8ra, eta klima-aldaketari buruzko urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da. Zazpi enpresa babesle bildu dira «Change the Change» Nazioarteko Konferentzia bultzatzeko. Aurten klima-aldaketari buruz egingo diren ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da. BBVAk eta Red Eléctrica Españolak Change the Change konferentziaren alde egitea erabaki dute, enpresa sustatzaile

Konferentzia martxoaren 6tik 8ra bitartean izango da, Donostian; urteko hitzordu esanguratsuenetako bat izango da, eta nazioarteko lehen mailako hizlariak izango dira bertan. Halaber, arazoa eskualde-mailan nola bideratzen ari den ezagutuko da Mende-amaierarako, hiru euskal hiriburuetan tenperatura maximoak 4 eta 5 ºC bitartean igoko dira eta minimoak 3 eta 4 ºC bitartean. Gainera, berrogei udalerritan, non biztanleriaren % 80 bizi baita, kanpoko klima-fenomenoek eragingo dute, besteak beste uholdeek, itsaso-mailaren igoerak eta bero-boladek. Klima-aldaketa fenomeno globala da, eta Euskadi ere ari da haren eraginak

‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarrak hizlari gisa fitxatu ditu Ángel León eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak, Cristina Iglesias eskultorea (Lourdes Fernándezekin batera), Leyla Acaroglu diseinatzaile australiarra eta Ana Payo eta Uxua López Flamarique zientzialariak. ‘Planetako heroi’ horiek ikuspegi pertsonala ekarriko dute eta beren proiektu eta ekimen berritzaileak azalduko dituzte hainbat esparrutatik eta planetako puntu desberdinetatik klima-aldaketaren aurka jarduteko eta sentsibilizatzeko. Martxoaren 6tik 8ra bitartean Donostian egingo den ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarrak, klima-aldaketaren arloan sona handikoak diren 50 adituren hitzaldiak eskaintzeaz gain,

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangoko azokan (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea ezagutzera emateko, eta baita martxoaren 6tik 8ra Donostiako Kursaal Jauregian egingo den klima-aldaketari buruzko konferentzia ere. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangon (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, Berdeago azokan; bertan, stand baten bitartez, ezagutzera emango du bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen jardueren eskaintza zabala eta, bereziki, martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo den ‘Change the Change’ Klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia aurkeztuko du. Berdeago, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azoka,