Image Alt
<Klima aldaketa ikuspuntu guztietatik aztertuta/>

Hizlariak

Rebeca Grynspan

Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren idazkari nagusia (SEGIB) eta Administrazio-Kontseiluaren presidentea
Ingurumen- eta Garapenerako Nazioarteko Institutua
“Irekitasunaren, aldeaniztasunaren eta globaltasunaren aldeko apustu bat. Latinoamerikako ezein herrialde ez da atera klima-aldaketari buruzko akordiotik"

JASANGARRITASUNA

Garapen Jasangarriaren Helburuak. Jasangarritasun-politiken nazioarteko aurrerapena, 20130erako Agendaren aplikazioa, klima-aldaketarekin duen inplikazioa, eta etorkizunari begira agertzen diren erronkak.

07-03-2019
09:30 - 11:00
Rebeca Grynspan Costa Ricako San Josén jaio zen, 1955ean. Iberoamerikako idazkari nagusi hautatu zuten, aho batez, 2014ko otsailaren 24an Mexiko Hirian egindako Kanpo Harremanetako Ministroen Ohiz Kanpoko Bileran. Urte horretako apirilaren 1ean bere agintaldia hasi zuen, eta 2018an beste lau urtez berritu zen.

2010ean, Nazio Batuen (NBE) idazkariondoko nagusi hautatu zuten, eta baita Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) administratzaile elkartu ere. 2006 eta 2010 bitartean, NBPGren Latinoamerika eta Kariberako eskualde-zuzendaria izan zen. NBEera sartu baino lehen, Costa Ricako presidenteordea izan zen (1994-1998). Halaber, Etxebizitza ministroa, Ekonomia eta Gizarte Gaien ministro koordinatzaile eta Finantza ministrordea ere izan zen. Horrez gain, Garapenerako Finantziazioari buruzko Goi Mailako Taldearen partaidea izan zen 2001ean –deialdia NBEren garai hartako idazkari nagusi Kofi Annanek egin zuen-.

Giza garapenaren defendatzaile aitortua, lanean aritu da munduaren eta Latinoamerikaren arreta gai garrantzitsu batzuetara zuzentzeko, hala nola: desberdintasuna eta pobrezia murriztea, genero-ekitatea, Hego-Hego lankidetza garapenerako tresna gisa, eta Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) lorpena, beste batzuen artean. Gainera, NBEko ordezkaria izan zen Haiti Berreraikitzeko Batzordean; talde horren partaideak Haitiko Gobernua, Estatu Batuetako presidente ohi Bill Clinton eta nazioarteko beste bazkide garrantzitsu batzuk izan ziren.

2014ko ekainean, Ingurumen eta Garapenerako Nazioarteko Institutuko (IIED, bere ingelesezko siglengatik) Administrazio Batzordearen presidentzia hartu zuen; berau politikei buruzko ikerketaren alorrean eragin handiena duten munduko erakundeetako bat da, eta garapenaren eta ingurumenaren arteko elkarreragina du aztergai. Grynspanek parte hartzen du UNICEFeko “Scaling-up Nutrition” SUN Movementeko zuzendaritza batzordean, Nazioarteko Garapenerako Elkartearen (SID) Gobernu Kontseiluan –garapenaren alorrean diharduten gizabanako eta profesionalen sare global bat- eta LANEko Lanaren Etorkizunari buruzko Mundu Batzordean, beste erakunde batzuen artean.

2014 eta 2015ean, Latinoamerikan eragin handiena duten 50 intelektualen aretan aukeratu zuten. 2016ean, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Instituto Complutense de Estudios Internacionales erakundearen (ICEI) Patronatuan sartu zen. 2017an, Bikaintasunerako Forbes Aitortza jaso zuen, eta Espainiako Gobernua Alfontso X.a Jakintsuaren Gran Cruz de la Orden Civil domina eman zion. Grynspan Ekonomian Lizentziatua da Costa Ricako Unibertsitatetik eta Ekonomia Masterra du Sussexeko Unibertsitatetik; halaber, Salamancako Unibertsitateak, Extremadurako Unibertsitateak eta Europar Unibertsitateak “Honoris Causa” Doktore izendatu zuten, beraren ibilbide profesionalari esker.