Image Alt
<Klima aldaketa ikuspuntu guztietatik aztertuta/>

Hizlariak

Mikel González-Eguino

Low Carbon Taldeko Ikertzaile eta Koordinatzailea
Basque Centre for Climate Change-BC3
“Oraindik ere ondo kokatu gaitezke enpleguaren sorrerari begira oso positiboa izan daitekeen trantsizio energetiko bat gidatzeko”

ENERGIA-TRANTSIZIOA

Bidezko energia-trantsizioaren gakoak: sistema elektrikoaren erreforma, ingurumen-fiskalitatea eta garraio garbia, beste batzuen artean.

07-03-2019
12:30 - 14:00
Mikel González-Eguino ikertzaile seniorra de BC3n (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua. Ekonomian doktorea da (2006, Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Ingeniaritzan lizentziatua (2001, Deustuko Unibertsitatea). Irakasle bisitaria izan da Wageningenko Unibertsitatean (Herbehereak) eta Universidad Iberoamericanan (Mexiko).

Beraren interesgune nagusiak energiaren eta klima-aldaketaren ekonomiaren alorretan daude. Halaber, beste interesgune bat da sostengu zientifikoa eskaintzea karbono gutxiko ekonomia jasangarrirako trantsizioari lotutako erabakiak hartzeko. Beraren lana sektoreko aldizkari nagusietan argitaratu da. Euskal eta espainiar instituzioentzat lan egin du, eta Europako Batzordeak finantzatutako proiektu zientifiko batzuk zuzendu ditu. Beraren doktorego-tesiak Enrique Fuentes Quintana saria ekarri zion (FUNCAS, 2006). 2012az geroztik, BC3ko Low Carbon ikerketa-ildoaren koordinatzailea izan da. Gaur egun, trantsizio energetikoei buruzko H2020 (TRANSrisk) eskala handiko europar proiektu baten ikertzaile nagusia da, eta baita “I+G Plan Nazional" baten ikertzaile nagusia ere (CLIMAECON). Gaur egun, Ekonomia Energetikoaren Espainiar Elkartearen presidenteordea da (AEEE).