<Abagoardiazko ikuspegia/>

Konferentzia

klima_aldaketa

Planeta gisa dugun ingurumen-erronkarik handiena da

Nazio Batuetako “Momentum for Change” eta Pariseko Hitzarmenarekin lerroan, konferentziak abangoardia ikuspuntu bat helarazi nahi du, planetari aurre egiten dioten klima-aldaketen erronkei buruz eta ezagutzera emango ditu gure ingurunean diferentzia markatzen ari diren ekimen eta ekintzak.

Konferentzia klima-aldaketaren Euskadiko astean izango da eta bere helburua zera da herritarrek klima-aldaketaren aurkako konpromiso pertsonala har dezatela; izan ere, ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da.

gaien_blokeak

Gaiak

INAGURAZIO EMANALDIA
Klima aldaketaren erronka europar testuinguruan eta Espainiaren jarrera.
Teresa Ribera
Trantsizio Ekologikorako ministroa Espainiako Gobernua
Nicholas Stern
Klima Aldaketaren eta Ingurumenaren Grantham Ikerketa-Institutuaren presidentea London School of Economics
Ignacio S. Galán
Presidentea eta zuzendari nagusia Iberdrola

Iñaki Arriola
Ingurumena, Lurralde plangintza eta Etxebizitzako sailburua Eusko Jaurlaritza
Planetaren osasuna: Ekintzarako zientzia
Atal honek klima-aldaketaren ikuspegi zientifikoa landu nahi du, bai eta erronkak non dauden eta erantzunak nola zuzendu behar diren adierazi ere; izan ere, zientzia-komunitatea sinetsita dago honelako erronka global baten aurrean ezagutza dela ekintzara garamatzana.
Azken 200 urteetan gizateria aztarna sakona uzten ari da ingurumenean, eta, hori dela eta, zientzia-komunitateak aro geologiko berri gisa deskribatu du: Lurrean gizakiak eragina izan duen aroa edo Antropozenoa. Zientzia-komunitatea izan da klimaren egoeraz ohartarazi duena, eta, era berean, beharrezko zaintza eta ikerketak egin ditu, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikak planteatu ahal izateko.
Luis Balairón
Klima Aldaketaren Atribuzio eta Azterketa Programaren zuzendari ohia AEMET
Manola Brunet
Klimatologia-Batzordearen presidentea Munduko Meteorologia Erakundea
Alejandro Cearreta
Geologian doktorea eta Mikropaleontologia irakaslea UPV/EHU
José Manuel Moreno Rodríguez
Ekologia katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

Mª José Sanz
Zuzendari zientifikoa Basque Center for Climate Change BC3
Hiri Zein Eskualde Ingurunea
Talde honek Klima-aldaketaren aurkako borrokarekin bereziki konprometituta dauden eskualdeen esperientziak erakutsiko ditu, erronka nagusiei euren lurraldeetan nola aurre egiten dieten erakusteaz batera.
Klima-aldaketa mehatxu bat da, lankidetzari esker soilik gainditu ahal izango dena. Mundu osoan, nazio azpiko, tokiko eta eskualdeko gobernuak konbentzimendu maila handia erakusten ari dira klima-aldaketaren inguruan; sarri askotan, gainera, konbentzimendu  maila hori estatu nazionalen anbizioa bera baino handiagoa da, COP23 Alderdien azken konferentziak Bonnen erakutsi zuen bezala. Izan ere, eskualde eta toki mailako jarduerei zuzendutako espazioak aparteko dinamismo eta energia izan zituen.

Eskualdeen lidergoa bultzada jasotzen ari da eskualdeen arteko lankidetzaren bidez, nrg4SD, Under2 Koalizioa eta beste sare batzuetan. Bertan, esperientziak konpartitzen dira, lankidetzaz lan egiten da, eta munduko tenperaturaren igoera 2ºC azpitik mantentzearen alde egiten da, Parisko Akordioetan ezarritakoa betetzeko.
Susanne Buch
ENCORE-ko presidentekide eta Klima, Jasangarritasuna eta Baliabideen ministroa Central Denmark (Danimarka)
Raffaele Cattaneo
Ingurumen eta Klima Aldaketa ministroa Lonbardia (Italia)
Roseanna Cunningham
Ingurumen, Klima-Aldaketa eta Nekazaritza-Erreforma Ministroa Eskoziako Gobernua (Erresuma Batua)
Marc Pons i Pons
Lurralde, Energia eta Mugikortasun Sailburua Balear Uharteak (Espainia)
Franz Untersteller
Ingurumen, Klimaren Babesa eta Energia ministroa Baden-Württemberg (Alemania).

José Ignacio Asensio
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskadi
Hiriak
Talde hau hirietan jadanik hartzen ari diren neurri eta esperientzien erakusleihoa izango da; tokiz tokiko klima-ekintzak erakutsiko ditu, eta ekintza horiek izan behar dituzten norabide eta lehentasunei buruzko ikuspegia eskainiko du.
Kalkulatzen da 2050ean munduak 9.000 milioi biztanle izango dituela eta horien % 70 hiriguneetan biziko dela. Gaur egun, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi da; XIX. mendean, berriz, % 3 soilik bizi zen hiri-eremuetan.

Hiriak gero eta handiagoak eta hedatuagoak dira, eta badira milioi bat biztanle baino gehiago dituzten 502 hiri-eremu; 74 hirik 5 milioi biztanle baino gehiago dituzte; 29 hiri 10 milioi biztanleren gainetik daude; 12k 20 milioitik gorako biztanleria dute, eta bada dagoeneko 30 milioi biztanle baino gehiago dituen hiri bat. 2030 urterako, kalkulatzen da 20 hirik 15 milioi biztanle baino gehiago izango dituztela, horietako 4 Txinan.

Hazkunde horrek desafioak planteatzen ditu bizi-kalitaterako eta ingurumen-jasangarritasunerako, eta gainera talka egiten du baliabide naturalen mugekin.
Joan Clos
Zuzendari ohia NBE HABITAT
Juan Espadas Cejas
Sevillako Alkatea eta Presidentea Klimaren aldeko Hirien Espainiar Sarea
Mohammed Ridouani
Alkatea Lovaina
Paz Valiente
Ingurumen, Iraunkortasun eta Mugikortasun koordinatzaile nagusia Madrileko Udala

Ernesto Gasco
Alkateordea Donostiako Udala
Jasangarritasuna
Talde honetan ezagutuko ditugu jasangarritasun-politiketan egindako nazioarteko aurrerapena, 2030erako Agendaren aplikazioa eta horrek klima-aldaketarekin eta etorkizunak dakartzan erronkekin duen inplikazioa. Hori guztia Euskadik garapen jasangarriarekin eta agenda horrekin hartuta duen konpromisotik begiratuta.
2015eko irailaren 25ean, munduko ia berrehun buruzagik helburu global multzo bat ezarri zuten pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztion aurrerabidea segurtatzeko, garapen jasangarrirako agenda berri baten zati gisa. Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) dira, Mundu-helburuak izenez ere ezagunak. Dei unibertsal bat da pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei bakea eta ongizatea bermatzeko.

Garapen Jasangarriaren 17 Helburuek barne hartzen dituzten gaiak klima-aldaketa, desberdintasun ekonomikoa, berrikuntza, kontsumo jasangarria, bakea eta justizia dira, beste lehentasun batzuen artean. Helburuak lotuta daude elkarrekin, eta, hortaz, helburu baten arrakastaren gakoak beste batekin lotutako gaiak ere inplikatuko ditu sarritan.

GJHek lankidetza eta pragmatismoa dakarte eurekin, aukera onenak hautatzeko, eta, hortaz,  etorkizuneko belaunaldien bizitza modu jasangarrian hobetzeko. Orientazio eta helmuga garbiak proposatzen dituzte herrialde guztietan bideratzeko, euren lehentasun propioekin eta munduko ingurumen-erronka orokorrekin bat etorriz.
Cristina Gallach
Kanpo Gaietako Ministerioaren 2030 Agendarako Goi Komisionatua Espainiako Gobernua
Rebeca Grynspan
Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren idazkari nagusia (SEGIB) eta Administrazio-Kontseiluaren presidentea Ingurumen- eta Garapenerako Nazioarteko Institutua
Daniel Innerarity
Zuzendaria Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua
Natalia Vera
Idazkari nagusia Garapen Jasangarrirako Eskualde-Gobernuen Sarea (nrg4SD)

Marian Elorza
Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusia Eusko Jaurlaritza
Energia Trantsizioa
Talde honetan, bidezko trantsizio energetiko bat egitera eraman dezaketen alderdiak jorratuko dira.
Une hauetan eztabaida nagusia da erregai fosiletan oinarritutako oraingo eredu energetikotik energia berriztagarrian, eraginkortasun energetikoan eta garapen jasangarrian oinarritutako ekonomia jasangarrira daraman trantsizioa, eta trantsizio hori nola eta zer erritmotan egin.

Berriztagarrien aldeko bultzadak, “eguzkiaren gaineko zergaren” amaierak, Klima-aldaketaren legeak eta ikatz-zentral termikoen rolak ziklo berri bat irekitzen dute Espainian, Parisko Akordioa betetzen saiatzeko.

Alderdi sakonago batzuek, hala nola sistema elektrikoaren erreformak, ingurumen-fiskalitateak eta garraio garbiak, euren ekarpena egin behar diote klima-aldaketaren aurkako borrokari.

Hori gauzatu ahal izateko, trantsizioak zuzena izan behar du, hau da, aldaketetan inplikatutako lurraldeen arazoei heldu behar die, eta, batez ere, ez die kalterik egin behar egoera txarragoan daudenei.

Eredu energetiko berri bat garatu behar da, herritarren, enpresen eta ingurumenaren beharrekin bat etorriz.  Eta hori guztia Europako merkatuan ahalik eta integraziorik handiena izanik.
Carmen Becerril
Presidenteordea OMIE
Miguel Duvison
Operazio zuzendari nagusia ESE (Espaniniako Sare Elektrikoa)
Fernando Ferrando
Presidentea Renovables Fundazioa
Mikel González-Eguino
Low Carbon Taldeko Ikertzaile eta Koordinatzailea Basque Centre for Climate Change-BC3
Josu Imaz
Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendaria CAF
Gonzalo Sáenz de Miera
Klima Aldaketako Zuzendaria Iberdrola

Antxon Olabe
Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Energia-Trantsizioa eta Klima-Aldaketarako aholkularia Espainiako Gobernua
Ekonomia
Erronka ekonomiko global horri banka-edo finantza-sistematik edo aseguruen sektoretik aurre egiteko modua izango da talde honetan eztabaidagai egongo diren gaiteako bat.
Klima-aldaketa eta ekonomia lotzen dituen ikuspegi estrategikoa. Erakunde garrantzitsuen esperientziak, enpresa eta finantza-erakundeen jokabidearen paradigmaren aldaketa islatzen dutenak.

Klima-aldaketa mehatxu handiena bihurtu da munduko ekonomiarentzat. Munduko Foro Ekonomikoaren “Arrisku Globalen Txostenak” lehenengo aldiz adierazi du klima-aldaketa ez moteltzea eta berari ez egokitzea dela inpakturik handiena izan dezakeen arriskua. Lehenengo aldia da ingurumen-arriskua agertu dela 29 arrisku globalen lehenengo postuan; hala, kalte gehiago sor ditzake suntsipen masiboko armek, uraren krisiak, borondatearen kontrako eskala handiko immigrazioek edo energiaren prezioaren schock batek baino.

2006an argitaratutako Stern txostenaren arabera, munduko BPGaren %1aren adinako inbertsio bat behar da klima-aldaketaren ondorioak moteltzeko; bestela, munduko merkatuak BPGaren % 20era iritsi litekeen atzeraldi bat pairatuko luke.

Gainera, klima-aldaketa eredu ekonomiko berriak sortzen ari da. Herrialde garatuek aurrez aurre dituzten gizarte- eta ingurumen-erronkak eredu tradizionaletatik urruntzen diren eredu berriak sortzen ari dira. Zenbait mugimenduk, hala nola ekonomia zirkularrak, lankidetzazko edo konpartitutako ekonomiak, guztion ongiaren ekonomiak edo finantza arduratsuek balio ekonomikotik harago doan balioa sortu nahi dute eta gizarte jasangarriago batera bideratu.
Antoni Ballabriga
Negozio Arduratsuaren zuzendari globala BBVA
Isabel Fernández-Niemann
Handizkako Bankaren zuzendaria ING
Juan Luis Pozo
Jasangarritasun Korporatibo sailaren zuzendaria Global Omnium
Cristina Narbona
Ekonomista eta Ingurumen ministro ohia Espainiako Gobernua
Víctor Viñuales
Zuzendari exekutiboa ECODES Fundazioa

Hugo Morán
Estatuko Ingurumen Idazkaria Espainiako Gobernua
Hezkuntza, Kultura eta Gizartea
Klima-aldaketaren ondorioz gertatuko diren eraldaketa sozialak eta haiei aurre egiteko modua izango dira atal honen ardatz nagusiak.
Klima-aldaketa zeharkako erronka bat da, hainbat sektore desberdinetan eragiten duena aldaketa sozialak eta kulturalak planteatuz. Nekazaritza eta Basozaintzako sektorean, arrantza-sektorean, elikadura-sektorean, osasun-sektorean, segurtasun-sektorean eta garraio-sektorean, besteak beste, klima-aldaketak duen eraginak erronka berriak ezartzen ditu. Erronka horiei etxebizitzaren eta hiri-plangintzaren ikuspegitik heldu behar zaie, bai eta kulturaren, hondakinen kudeaketaren eta herritarren kontzientziazioaren ikuspegitik ere.
Francesca Friz-Prguda
Ordezkaria Espainian Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi Komisionatua-ACNUR
Mar Gómez
Atmosferaren Fisikan doktorea Eltiempo.es
Francisco Heras
Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoko Egokitzapen Estrategien saila Espainiako Gobernua
Pedro Jauregui
Etxebizitza sailburuordea Eusko Jaurlaritza
Manuel Pulgar-Vidal
Peruko Ingurumen ministro ohia eta oraingo Klima eta Energiako liderra WWF International

Aitor Zulueta
Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria Eusko Jaurlaritza
Emakumeen Lidergoa
Klima-aldaketaren ondorioak askoz ere nabariagoak dira biztanleriaren sektore batzuetan, hau da, bizirik irauteko oinarrizko baliabide naturalen mende zuzenean dauden biztanleria-sektoreengan, eta baita hondamendi naturalak pairatzeko arrisku handiagoa duten lurraldeetan bizi diren pertsonentzat ere.
Testuinguru horretan, landa-eremuetako emakume eta haurrak kalteberagoak dira gizonak berak baino. NBE EMAKUMEAK erakundearen azterlanen arabera, neskak eta emakumeak izaten dira janaria lortzen duten edo erreskatatzen dituzten azken pertsonak; horregatik, arrisku handiagoko egoeran daude, bai haien osasunerako eta bai haien segurtasunerako.  Hala eta guztiz ere, emakumeak dira arrisku-egoera horri aurre egin ohi  dioten pertsonak, euren familia eta komunitateak babesteko, baina ez dute presentziarik izaten erabakiak hartzeko prozesuetan, eta horrek mugatzen du klima-aldaketa moteltzeko eta hari egokitzeko neurrietan duten parte-hartzea.

Emakumearen egoera nuklear hori gizarte garatuen beste ezaugarri batzuekin ere errepikatzen da. Etxeko kontsumoan, haurren hezkuntzan eta etxebizitzetako eguneroko erabakietan jokatzen duten rolak funtsezko eragile bihurtzen ditu klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko beharrezkoa den edozein aldaketa kulturaletan.

Modu geldiezinean, emakumeak eta haien lidergoa inpaktu handia izaten ari dira gure gizartean, bestelako ikuspegi bat ekarriz hainbat eremutara. Ikuspegi horrek gizartea eraldatu behar du, eta ezinbesteko bihurtuko du emakumearen rola kontsideratzea klima-aldaketa moteltzeko eta hari egokitzeko edozein ekintza abiatzerakoan.
Paula Caballero
Klima eta Uraren zuzendari nagusia Rare
Isabel Elizalde
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria Nafarroako Gobernua
Cristina Monge Lasierra
ECODES-ko Elkarrizketa-Sailaren zuzendaria eta Soziologiako irakaslea Zaragozako Unibertsitatea
Valvanera Ulargui
Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren zuzendari nagusia Espainiako Gobernua
Laura Zúñiga Cáceres
Giza eskubideen aldeko aktibista, Honduraseko Erakunde Indigenen eta Herritarren Hiriko Kontseilua COPINH

Elena Moreno
Ingurumeneko sailburuordea Eusko Jaurlaritza
AMAIERAKO EMANALDIA
Ikasitako ikasgaiak eta hurrengo pausoak.
Sylvia Earle
Ozeanografoa National Geographic-en eta 2018ko Asturiasko Printzesaren Konkordiarako Saria
Bunny McDiarmid
Zuzendari exekutiboa Greenpeace International
the_festival

Advancing Craft Connect People

    Sorry, no posts matched your criteria.

hizlarien_aurrerapena

Hizlariak

Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria_Eusko Jaurlaritza

"Egin behar dugun lehenengo urratsa da geu pertsona bezala aldatzen saiatzea"

Giza eskubideen aldeko aktibista, Honduraseko Erakunde Indigenen eta Herritarren Hiriko Kontseilua_COPINH

Zuzendari exekutiboa_ECODES Fundazioa

“Ekonomia eta ekologia berradiskidetu behar dira”

Idazkari nagusia_Garapen Jasangarrirako Eskualde-Gobernuen Sarea (nrg4SD)

"Garrantzitsua da tokiko gobernuek biodibertsitatearen babesari egiten dioten ekarpena"

Ingurumen, Iraunkortasun eta Mugikortasun koordinatzaile nagusia_Madrileko Udala

Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria

Ingurumen, Klimaren Babesa eta Energia ministroa_Baden-Württemberg (Alemania).

“Klima-aldaketaren aurka eraginkortasunez borrokatzeko modu bakarra elkarrekin jardutea da”

Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren zuzendari nagusia_Espainiako Gobernua

"Sentsibilizazioari laguntzeko, hobeto bistaratu behar ditugu aukeran egon daitezkeen irtenbideak"

Klima Aldaketaren eta Ingurumenaren Grantham Ikerketa-Institutuaren presidentea_London School of Economics

"Nire aitaren belaunaldiaren krisia faxismoaren aurkako borroka zen. Gure borroka klima-aldaketaren aurkakoa da. Askoz ere zailagoa da, ezin ikus dezakegulako (…) baina irtenbidea gure eskuetan dago"

Zuzendari zientifikoa_Basque Center for Climate Change BC3

"Klima-aldaketaren aurkako borrokan ezin da inor ere bazterrean utzi"

Espainiako Gobernuaren presidentea

Klima Aldaketako Zuzendaria_Iberdrola

“Klima-aldaketa modu positiboan komunikatu behar da eta haren inguruan horrela sentsibilizatu"

Alkatea_Lovaina

Trantsizio Ekologikorako ministroa_Espainiako Gobernua

“Orain da unea: Espainian trantsizio ekologikoa egiteko beharra dugu aurrean"

Peruko Ingurumen ministro ohia eta oraingo Klima eta Energiako liderra_WWF International

“Premiazko neurriak abiatu behar dira ekonomia arin deskarbonizatzeko”

Jasangarritasun Korporatibo sailaren zuzendaria_Global Omnium

“Klima-aldaketak arazoa izaten jarraituko du herritarrei gertutik erakutsi arte zer-nolako ondorio errealak dituen funtsezko zerbitzu publikoetan”

Lurralde, Energia eta Mugikortasun Sailburua_Balear Uharteak (Espainia)

Klima Aldaketaren aurrean 1.000 emakumezko zientzilariz osatutako nazioarteko sarea_Homeward Bound

"Geu arazoa bagara, irtenbidea ere bagara "

Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Energia-Trantsizioa eta Klima-Aldaketarako aholkularia_Espainiako Gobernua

Ekonomista eta Ingurumen ministro ohia_Espainiako Gobernua

"BPGa osasunean eta ingurumenean duen inpaktuagatik ere neurtu behar da"

Ekologia katedraduna_Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

“Zenbat denbora dugu hau egonkortzeko? Erantzuna da: gutxi, ez dago denborarik”

Ingurumeneko sailburuordea_Eusko Jaurlaritza

"Beharrezkoa eta atzeraezina da ekoizpen- eta kontsumo-eredu lineala uztea -hots, erabili eta botatzeko eredua uztea- eta eredu zirkularrera pasatzea"

Estatuko Ingurumen Idazkaria_Espainiako Gobernua

"Herrialde baten garapena orainalditik harago bermatzeaz hitz egiten dugu; hurrengo belaunaldien etorkizuna ez hondatzea lehenago egoteaz dugun pribilegioaz abusatzen dugulako"

ECODES-ko Elkarrizketa-Sailaren zuzendaria eta Soziologiako irakaslea_Zaragozako Unibertsitatea

Zuzendari exekutiboa_Greenpeace International

"Elkarrekin antolatu eta altxatzen diren eta euren ahotsak batera goratzen duten pertsonak benetan ahaltsuak dira"

Klima Aldaketaren aurrean 1.000 emakumezko zientzilariz osatutako nazioarteko sarea_Homeward Bound

“Modu integralean jardun behar dugu klima-aldaketari aurre egiteko”

TVE-ko Eguraldia Sailaren zuzendaria eta Meteorologia inguruko Komunikatzaileen Erakundearen presidentea (ACOMET)

Itsasoko Chef-a_ Aponiente Jatetxea, Cádiz

Etxebizitza sailburuordea_Eusko Jaurlaritza

Zuzendaria_Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua

“Klima-aldaketaren gaia goi mailako eztabaida etiko eta politiko bihurtu da”

Oihulari Klown-en sortzailea eta 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria

Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendaria_CAF

Eskultorea

Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoko Egokitzapen Estrategien saila_Espainiako Gobernua

“Beharrezkoa da indartzea gizarte-erakundeak, hezkuntza-instituzioak, administrazio publikoak eta enpresak konektatzen dituzten sareak”

Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren idazkari nagusia (SEGIB) eta Administrazio-Kontseiluaren presidentea_Ingurumen- eta Garapenerako Nazioarteko Institutua

“Irekitasunaren, aldeaniztasunaren eta globaltasunaren aldeko apustu bat. Latinoamerikako ezein herrialde ez da atera klima-aldaketari buruzko akordiotik"

Low Carbon Taldeko Ikertzaile eta Koordinatzailea_Basque Centre for Climate Change-BC3

“Oraindik ere ondo kokatu gaitezke enpleguaren sorrerari begira oso positiboa izan daitekeen trantsizio energetiko bat gidatzeko”

Atmosferaren Fisikan doktorea_Eltiempo.es

"Klima-aldaketaren ebidentzia errealitate bat da, eta azken urteetan hamarkada beroenak bizi izan ditugu"

Alkateordea_Donostiako Udala

"Hirietatik borrokatu daiteke klima-aldaketaren aurka "

Kanpo Gaietako Ministerioaren 2030 Agendarako Goi Komisionatua_Espainiako Gobernua

“Hondamendia gelditu dezakeen azken belaunaldia gara”

Presidentea eta zuzendari nagusia_Iberdrola

"Klima-aldaketaren aurkako borroka premiazko zeregin bat da enpresa, gobernu eta gizarte zibilarentzat, eta, hortaz, elkarrekin heldu behar diote, zeren aukera bakarra baita ingurumena babesteko, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko eta hazkunde ekonomikoa eta enplegua sustatzeko"

Ordezkaria Espainian_Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi Komisionatua-ACNUR

Presidentea_Renovables Fundazioa

Handizkako Bankaren zuzendaria_ING

“Jasangarritasuna lehentasun estrategiko bat da: gure bezeroak orientatu behar ditugu finantziazio-aukera berdeago eta jasangarriagoetarantz"

Zuzendaria_ArtINGENIUM

Sevillako Alkatea eta Presidentea_Klimaren aldeko Hirien Espainiar Sarea

“Udalerriak dira tresna erabilgarriena klima-aldaketaren aurka borrokatzeko”

Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusia_Eusko Jaurlaritza

"Bada borondate politikoa garapen jasangarriaren ikuspegitik lan egiteko"

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria_Nafarroako Gobernua

Ozeanografoa National Geographic-en eta 2018ko Asturiasko Printzesaren Konkordiarako Saria

Operazio zuzendari nagusia_ ESE (Espaniniako Sare Elektrikoa)

Ingurumen, Klima-Aldaketa eta Nekazaritza-Erreforma Ministroa_Eskoziako Gobernua (Erresuma Batua)

Zuzendari ohia_NBE HABITAT

“Urbanizazio jasangarriak benetan lagun dezake klima-aldaketaren prebentzioan”

Geologian doktorea eta Mikropaleontologia irakaslea_UPV/EHU

"Uzten ari garen aztarnak milioika urtez iraun lezake"

Ingurumen eta Klima Aldaketa ministroa_Lonbardia (Italia)

“Gure logika ez da izan behar herritarren bizimodua guztiz oztopatzea; kutsaduraren aurka borrokatu behar dugu, ez mugikortasunaren aurka”

Klima eta Uraren zuzendari nagusia_Rare

"Denbora laburra da gure sistema naturalak eta giza gizarteak hondatzen ari diren joerak gelditu nahi baditugu"

ENCORE-ko presidentekide eta Klima, Jasangarritasuna eta Baliabideen ministroa_Central Denmark (Danimarka)

“Klima-aldaketari egokitzea funtsezkoa da, klima-baldintza berrietara egokitu behar gara”

Klimatologia-Batzordearen presidentea_Munduko Meteorologia Erakundea

"Datuek klima aldaketa egiaztatzen dute. Seguruenik azken 8.000 urteetako garai berotsuenean gaude"

Presidenteordea_OMIE

Negozio Arduratsuaren zuzendari globala_BBVA

“Klima-aldaketa ez da arriskuaren ikuspegitik soilik ikusi behar. Aukeren ikuspegitik ere bai”

Klima Aldaketaren Atribuzio eta Azterketa Programaren zuzendari ohia_AEMET

“Klima-aldaketaren aurka borrokatzeak bizimodua erabat aldatzea eskatzen du”

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua_Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskadi

"Ez du zentzurik baliabide baliotsuak zabortegietan lurperatzen jarraitzea, gure seme-alabei ingurumen-hipoteka bat uzteko"

Ingurumena, Lurralde plangintza eta Etxebizitzako sailburua_Eusko Jaurlaritza

"Plastikoek sortutako kutsadura aurrez aurre ditugun inpaktu nagusietako bat da”

Sukaldaria_Mugaritz Jatetxea, Gipuzkoa

NBE-ko Lurraren Txapelduna eta Jasangarritasunaren arloko aditua

heoriak_

Ekintza inspiratzaileak

PLANETAKO HEROIAK
Change the Change konferentziaren egun bakoitzean, atal tematikoak “planetako heroiak” delakoen saio berezi batekin osatuko dira. Pertsona horiek proiektu eta ekimen berritzaileak abiatu dituzte, hainbat arlotatik eta munduko hainbat lekutan, klima-aldaketari aurre egiteko eta hari buruz jendea sentsibilizatzeko. Helburua da klima-aldaketari buruzko eztabaida teorikoa emaitzak erdiesten ari diren benetako proiektuetara eramatea.
Andoni Aduriz
Sukaldaria Mugaritz Jatetxea, Gipuzkoa
Ángel León
Itsasoko Chef-a Aponiente Jatetxea, Cádiz
Uxua López Flamarique
Klima Aldaketaren aurrean 1.000 emakumezko zientzilariz osatutako nazioarteko sarea Homeward Bound
Ana Payo
Klima Aldaketaren aurrean 1.000 emakumezko zientzilariz osatutako nazioarteko sarea Homeward Bound
Leyla Acaroglu
NBE-ko Lurraren Txapelduna eta Jasangarritasunaren arloko aditua