Frantziako mugatik 20 kmtara. Donostia, Biarritz eta BIlboko aireportuetatik gertu. Autopista eta trenbide bidez konektatua.

Donostia San Sebastián, Europara irekitako hiri bat. Tradizionalki helmuga turistiko bezala ezagutua bere paisaia eta gastronomiarengatik. Azken hamarkadetan. kongresuen helbide ere bilakatzen ari da.

Mugarik gabeko espazioak, erabilera ugariko aretoak, aparkalekua eta esperientzia gastronomikoa egiten dute Kursaal eraikina toki paregabe bat Zurriolako ondartzako ikuspegiarekin batera.

aldaketaren_esperientzia

Leku ezin hobea

Euskadi eskualde larria da klima-aldaketaren kontra. Klima 2050 Estrategiak gure zaurgarritasuna klima-aldaketaren kontra txikiagotzen duen modelo sozioekonomiko berri bat bultzatzea bilatzen du, non karbonoaren medekotasuna murriztea eta ekonomia iraunkorrerantz aurrera egitea da helburu.
Gehiago jakiteko:

How to get to Donostia / San Sebastián

Hegazkinez

Donostiak hiru aireportu ditu (horietako bi nazioartekoak) hiritik 100 kilometrora edo hurbilago.

Hirigunetik 20 kilometrora, Donostiako Aireportuak baditu loturak Espainiako hiri nagusiekin: Madril eta Bartzelona.

Bilboko aireportua, Europa guztiarekiko loturekin, hiritik 105 kilometrora dago, eta Miarritzeko aireportua, Frantziako eta nazioarteko kostu txikiko konpainiek kudeatua, 47 kilometrora.

Autoz

Donostiara autoz iristea oso erraza da. Hiria Espainiako gainerako eskualdeekin eta Frantziarekin dago konektatuta bide hauen bitartez: N-1 (Madril eta Irun konektatzen dituen errepide nazionala), AP-8  (Bilbo – Irun) eta A-63 (Paris – Irun) autopistak eta A-15 errepidea (Iruñea – Donostia).

Trenaz

RENFE

RENFE trenbide-konpainiak distantzia luzeko eta aldiriko tren zerbitzua eskaintzen du.

Donostiako erdiguneko tren geltokiak –Iparraldeko Geltokiak- loturak eskaintzen ditu Espainiako hiri askorekin, Madril eta Bartzelona barne sartuta, eta baita Paris, Lisboa eta beste nazioarteko helmuga batzuekin ere.

EUSKO TREN

Halaber, bada aldiriko trenbide bat, Donostialdeako Metroa, bide estuko trenbide bat, loturak dituena Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hiri batzuekin, hala nola Zarautzekin. Gainera, zerbitzuak Hendaia (Frantzia) eta Frantziako SNCF trenbide-zerbitzua lotzen ditu Lasarterekin, Donostiatik pasatuz. Trena “Topo” edo “Satorra” izenez ere da ezaguna herritarren artean.

SNCF

Frantziako SNCF konpainiak Parisekin eta munduko beste hiriburu batzuekin konektatzen du Hendaiako tren geltokitik.

Autobusez

Donostiako autobus geltoki berriak Espainiarekin eta Europako leku batzuekin konektatzen duten lineak ditu.

“Estación DONOSTIA Geltokia”  Federico García Lorca pasealekuko 1. zenbakian dago kokatuta, RENFEren Iparraldeko Geltokitik gertu. Kontaktua.

Lurpeko geltokiak 21 nasa ditu, kafetegi bat, prentsa-kiosko bat eta kontsigna bat, 66 kutxatilarekin, zure ekipajea utzi ahal izateko. Halaber, badu bi solairuko aparkaleku bat, 384 ibilgailurentzako lekua duena.

Hiriko zortzi autobus lineak dute geralekua geltokitik gertu: 17., 24., 37. eta 45. lineak Renferen tren geltokiaren aurrean gelditzen dira; 9., 41., 42. lineak Duque de Mandas kalean gelditzen dira, eta 27. linea Maria Cristina zubian.

Lagunak edo senideak autobus geltokian utzi behar dituzten ibilgailu pribatuek “Geltokiko” lurpeko aparkalekua erabil dezakete dohainik 15 minutuz.