Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

‘Stern txostenaren’ egilea gehitzen zaio goi mailako hizlarien zerrendari. Horren buruak dira Bunny McDiarmid, Greenpeaceko zuzendari eragilea, eta Manuel Pulgar-Vidal, WWFko Klima liderra. Nazioarteko Konferentzia martxoaren 6tik 8ra egingo da, Donostian, eta gaur aurkeztu da Ingurumen Batzar Nazionalean (CONAMA). Teresa Ribera ministroak inauguratuko du Change the Change konferentzia; ekitaldiak ‘planetako heroiak’ izenekoen hitzaldiak hartuko du, hots, hainbat eremutatik klima-aldaketari aurre egiten dioten pertsonen hitzaldiak.

Ingurumen Batzar Nazionala (CONAMA), garapen jasangarriari buruz Espainian behin urtetik behin egiten den ekitaldi nagusia, Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren atzerako kontuaren abiapuntua izan da gaur; Change the Change izenburupean, konferentzia Donostian egingo da martxoaren 6tik 8ra.

Konferentzia Madrilen aurkeztu da, eta bertan egon dira Hugo Morán, Espainiako Gobernuaren Ingurumeneko Estatu-idazkaria; Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburuorde; José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua; eta Ane Oyarbide, Donostiako Ingurumeneko zinegotzia. Jardunaldiak martxoaren 6an hasiko dira, Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberaren eskutik egingo den inaugurazioarekin. Hortik aurrera, hiru egun egongo dira goi mailako hizlari talde batekin.

Zitak 600 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta haien artean klima-aldaketaren alorrean izen handia duten 50 aditu egongo dira. Horien artean, Nicholas Stern britainiar ekonomialari ospetsua dago, egun hauetan adituen zerrendari gehitu baitzaio; zerrenda horretan nabarmentzen dira, halaber, Bunny McDiarmid, Greenpeace Internationaleko zuzendarikide eragilea, eta Manuel Pulgar-Vidal, Munduko Naturarako Funtsaren (WWF International) Klima eta Energia liderra.

Nicholas Stern britainiar ekonomialari eta akademiko bat da, oso ezaguna 2006an klima-aldaketaren eta berokuntza globalaren inpaktu ekonomikoari buruzko ‘Stern txostena’ egin zuelako; txosten hori mugarri historiko bat izan zen, zeren gobernu batek ekonomialari bati agindutako lehenengo txostena izan baitzen, hau da, klimaren alorreko aditu bati agindu beharrean ekonomialari bati agindutako lehenengo txostena. Haren konklusio nagusiek esaten dute munduko BPGaren % 1aren adinako inbertsio bat dela beharrezkoa klima-aldaketaren ondorioak arintzeko; hori egin ezean, munduak BPG globlaren % 20era iritsi litekeen atzeraldia pairatu lezake.

Nicholas Stern Munduko Bankuko ekonomia-garapenerako presidenteordea eta ekonomialari burua izan zen 2000tik 2003ra, eta Gordon Brownen gobernu laboristaren ekonomia-aholkularia ere bai, Erresuma Batuan. Sternen curriculum luzean, Warwickeko unibertsitateko eta London School of Economicseko irakasle gisa emandako etapak daude sartuta. Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren ekonomialari burua izan zen.

McDiarmidek Morgan ordeztu du

Euren presentzia berretsi duten hizlarien artean, Greenpeace Internationaleko zuzendarikide eragile Bunny McDiarmid azpimarratu behar da; berau bere kide Jennifer Morganen ordez etorriko da, zeren 2016ko apirilaz geroztik kargua konpartitzen baitu berarekin. McDiarmid zeelandaberritarrak 30 urte baino gehiago daramatza ingurumen-ekintzaile gisa, erakunde ekologista horren barruan. Bertan hasi zen, 1984an, Rainbow Warrior itsasontzi enblematikoaren boluntario gisa. Ozeano Bareko bulegoa abiatu zuen, klimaren, basoen eta ozeanoen alorretan lan egiteko, energia nuklearrari buruzko nazioarteko kanpainak koordinatzeaz batera.

Hizlarien artean nazioarteko ospea duen beste aditu bat Manuel Pulgar-Vidal da, Munduko Naturarako Funtsaren (WWF International) liderra; berau, gainera, Peruko Ingurumen ministroa izan zen 2011 eta 2016 bitartean. Halaber, Ingurumenaren Defentsarako Elkarte Interamerikarreko presidentea izan da, eta ingurumenaren aldeko erakunde ugaritan aritu da, kide edo zuzendari gisa, bai sektore pribatuan eta bai publikoan.

Horiez gain, unibertsitate, meteorologia, enpresa edo eskualde-administrazioaren alorretako hizlari ospetsuak ere egongo dira. Arrakasta-historiak eta negozio-eredu berriak aurkeztuko dira, eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiterakoan gizarteak aurrez aurre dituen erronkez eztabaidatuko da. Saioak 8 bloketan egituratuko dira, gai hauek jorratzeko: planetaren osasuna, eskualdeen rola, hiri-ingurunea, jasangarritasuna, trantsizio energetikoa, ekonomia, hezkuntza eta emakumeen lidergoa.

Panel tematikoez gain, ‘planetako heroiak’ deritzen saio berezi bat egongo da: klima-aldaketaren alorrean jarduteko eta beraren inguruan sentsibilizatzeko xedez proiektu eta ekimen berritzaileak abiatu dituzten pertsonak, askotariko eremuetatik eta planetako hainbat lekutan.

Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen baitan sartzen da. Izan ere, aste horrek publiko guztiei zuzendutako jarduera-egutegi zabal bat eskainiko du martxoan, herritarrei jardutera deitzeko xedez.

Eusko Jaurlaritza CONAMAn

CONAMAn, martxoko Konferentzia aurkezteaz gain, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu ditu ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren alorretan abiatu dituen ekimen eta estrategia nagusiak. Ihobe sozietate publikoaren bitartez, egun hauetan stand bat du batzarraren erakusketa-eremuan, ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartearekin konpartituta.

Topaketa Madrilgo Batzarren Udal Jauregian (Palacio Municipal de Congresos) egingo da, eta helburutzat hartzen du aliantzak sortzea gobernuen, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren artean, jasangarritasunera zuzendutako trantsizioa azkartzeko.

‘Stern txostenaren' egilea gehitzen zaio goi mailako hizlarien zerrendari. Horren buruak dira Bunny McDiarmid, Greenpeaceko zuzendari eragilea, eta Manuel Pulgar-Vidal, WWFko Klima liderra. Nazioarteko Konferentzia martxoaren 6tik 8ra egingo da, Donostian, eta gaur aurkeztu da Ingurumen Batzar Nazionalean (CONAMA). Teresa Ribera ministroak inauguratuko du Change the Change konferentzia; ekitaldiak ‘planetako heroiak’ izenekoen hitzaldiak hartuko du, hots, hainbat eremutatik klima-aldaketari aurre egiten dioten pertsonen hitzaldiak. Ingurumen Batzar Nazionala (CONAMA), garapen jasangarriari buruz Espainian behin urtetik behin egiten den ekitaldi nagusia, Klima Aldaketari

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, jarduteko eta konpromiso pertsonala hartzeko gida oso bat argitaratu du; bertan, Klima-aldaketaren aurkako 52 Keinu izenburupean, gonbidatzen ditu herritarrak eguneroko bizitzaren hainbat joera eta ohiko portaerak aldatzera, berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko asmoz. Dokumentuak bost esfortzu mailatan banatzen ditu 52 keinu horiek, “oso erraza” den keinutik hasi eta “oso zaila” den keinura iritsiz. Halaber, keinua egiteak ingurumenean duen inpaktua egiaztatzea ahalbidetzen duen taula bat ere badauka, 1etik 5era doan eskala batez. 52 ekintza horiek Klima-aldaketaren aurkako

1.-Komunitate zientifikoak alarma jo du klimaren oraingo egoeraz. Zure ikuspegi profesionaletik begiratuta, zure ustez zer-nolako eragina du zugan klima-aldaketak? Komunikatzaile eta dibulgatzaile zientifikoa naizen aldetik –zehazki, meteorologia eta klimatologiaren alorrekoa-, gure ustez funtsezko rola jokatzen dugu klima-aldaketari eta haren kausa, ondorio eta balizko irtenbideei buruzko komunikazioan. Oso garrantzitsua da herritarrei helaraztea zein den oraingo egoera, zer-nolako bilakaera izango duen hurrengo hamarkadetan, zer mekanismo bultatzen duten eta zer tresna erabil daitezkeen berokuntza global hori arintzeko. Nire ustez, komunikatzaileongan badu eragin berezia, zeren

Jennifer Morgan estatubatuarrak, 2016az geroztik GKE ekologistaren zuzendaritzako kideak, jardunaldiak itxiko ditu martxoaren 8an, planetaren etorkizunarekin lotutako arazoei aurre egiteko lanean emakumeek duten lidergoaren adibide gisa. Bestalde, Manuel Pulgar-Vidal Peruko Ingurumen ministroa izan zen (2011-16), eta izan handiko lidertzat jotzen da ingurumenaren alorreko politika eta legedian. Change the Change izenburuarekin, Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentzia Donostian egingo da martxoaren 6tik 8ra, eta alor horretan munduan dauden aditu nagusietako batzuk bilduko ditu. Izatez, euren etorrera berretsi duten lehenengo hizlariak izen handikoak dira mundu

Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak aurkeztuko ditu, CONAMA - Ingurumenaren Batzar Nazionalean, garapen jasangarria sustatzeko xedez Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkular eta klima-aldaketaren alorrean abiatutako ekimen eta estrategia nagusiak, baita Change the Change nazioarteko konferentzia ere. Aurten bere hamalaugarren ediziora iritsiko den topaketa Madrilgo Batzarren Udal Jauregian (Palacio Municipal de Congresos) egingo da, eta helburutzat hartzen du aliantzak sortzea gobernuen, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren artean, jasangarritasunera zuzendutako trantsizioa azkartzeko. Ihobe sozietate publikoak stand bat izango du batzarraren erakusketa-eremuan, Euskadiko ingurumen-sektorearen Aclima

https://www.youtube.com/watch?v=0jO7jN-MB5M   Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Iñaki Arriolak, iragarri du Euskadin egingo dela Change the Change (aldaketa aldatzea) deituriko Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia, 2019ko martxoaren 6an, 7an eta 8an Donostian izango dena. Deialdi horretara hainbat arlotako 600 parte-hartzaile bertaratzea espero da, hala nola enpresa-mundukoak, toki-administraziokoak, unibertsitatekoak, teknologia-zentroetakoak, ikerkuntza-zentroetakoak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak eta gizarte-erakundeetakoak. Helburua da klima-aldaketaren eztabaidaren abangoardian kokatzea lehen mailako hizlariekin, eta, halaber, gure ingurunean jarduteko aukera berriak irekitzea. Konferentziaren aurkezpen horretan, Arriola sailburuarekin batera egon dira honako hauek:

8 atal tematikotan egituratuko da, honako gai hauek jorratzeko: planetaren osasuna, eskualdeen rola, hiri-ingurunea, jasangarritasuna, energia-trantsizioa, ekonomia, hezkuntza, eta emakumeen lidergoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Iñaki Arriolak, gaur iragarri du Euskadin egingo dela Change the Change (aldaketa aldatzea) deituriko Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia, 2019ko martxoaren 6an, 7an eta 8an Donostian izango dena. Deialdi horretara hainbat arlotako 600 parte-hartzaile bertaratzea espero da, hala nola enpresa-mundukoak, toki-administraziokoak, unibertsitatekoak, teknologia-zentroetakoak, ikerkuntza-zentroetakoak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak eta gizarte-erakundeetakoak. Helburua da klima-aldaketaren eztabaidaren abangoardian