Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Iberdrola da babesle pribatu nagusia, eta hari honako hauek batu zaizkio: BBVA eta Red Eléctrica Española, enpresa sustatzaile gisa, eta Añarbeko Urak, Global Omnium, Toyota, Tragsa eta Trienekens. Konferentzia Donostian egingo da, martxoaren 6tik 8ra, eta klima-aldaketari buruzko urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da.

Zazpi enpresa babesle bildu dira «Change the Change» Nazioarteko Konferentzia bultzatzeko. Aurten klima-aldaketari buruz egingo diren ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da. BBVAk eta Red Eléctrica Españolak Change the Change konferentziaren alde egitea erabaki dute, enpresa sustatzaile gisa. Dena den, beste enpresa batzuek ere eskainiko dute beren laguntza: Añarbeko Urak, Global Omnium, Toyota, Tragsa eta Trienekens enpresak ere klima-aldaketaren kontra agertu dira.

Konferentzia Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko akordioari esker egingo da, Donostian, martxoaren 6tik 8ra. Ekimen publiko horretara laguntza pribatua bildu zen, Iberdrola buru zela, eta orain beste zazpi babesle horiek batu dira.

Klima-aldaketari buruzko politikak erabakitzen dituztenen eta ingurumenari lotutako sektoreen arteko topagune bat ere izango da «Change the Change» konferentzia. Hala, Donostiako Kursaal jauregian erakusketa-eremu bat ere prestatuko da, non standak eta networking-erako tokia egongo diren. Eremu horrek Connect for Change izena izango du, eta, enpresa babeste eta laguntzaileen eskutik, joera eta prozesu berritzaileak ezagutu ahalko dira.

Hiru egun horietan, lehen mailako 50 hizlarik beren esperientziak azalduko dituzte; klima-aldaketari buruzko espezialistak dira horiek, eta arlo horretan azkenaldian izandako aurrerapenen berri emango dute. Haiekin batera, «planetako zenbait heroik» ere hitz egingo dute, hau da, bakoitza bere arloan eta eremu geografikoan klima-aldaketaren kontra era nabarmenean lanean ari diren pertsonak.

«Change the Change» konferentzia ekitaldirik garrantzitsuena izango da Asteklimaren barruan, alegia, klima-aldaketari buruzko Euskadiko lehen astean. Aste hori euskal lurraldeko zenbait tokitan egingo da, 2019ko martxoaren 1etik 10era, eta hainbat jarduera izango dira jende guztiarentzat. Iberdrolak ere zuzenean parte hartuko du Astekliman; hala, haren eskutik, Bilbon eta Donostian zenbait jarduera izango dira energiaren erabilerari eta mugikortasun jasangarriari buruz, besteak beste.

Asteklimaren helburua da herritarrek klima-aldaketari buruz konpromiso pertsonala hartzea; izan ere, ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da.

Iberdrola da babesle pribatu nagusia, eta hari honako hauek batu zaizkio: BBVA eta Red Eléctrica Española, enpresa sustatzaile gisa, eta Añarbeko Urak, Global Omnium, Toyota, Tragsa eta Trienekens. Konferentzia Donostian egingo da, martxoaren 6tik 8ra, eta klima-aldaketari buruzko urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da. Zazpi enpresa babesle bildu dira «Change the Change» Nazioarteko Konferentzia bultzatzeko. Aurten klima-aldaketari buruz egingo diren ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da. BBVAk eta Red Eléctrica Españolak Change the Change konferentziaren alde egitea erabaki dute, enpresa sustatzaile

Konferentzia martxoaren 6tik 8ra bitartean izango da, Donostian; urteko hitzordu esanguratsuenetako bat izango da, eta nazioarteko lehen mailako hizlariak izango dira bertan. Halaber, arazoa eskualde-mailan nola bideratzen ari den ezagutuko da Mende-amaierarako, hiru euskal hiriburuetan tenperatura maximoak 4 eta 5 ºC bitartean igoko dira eta minimoak 3 eta 4 ºC bitartean. Gainera, berrogei udalerritan, non biztanleriaren % 80 bizi baita, kanpoko klima-fenomenoek eragingo dute, besteak beste uholdeek, itsaso-mailaren igoerak eta bero-boladek. Klima-aldaketa fenomeno globala da, eta Euskadi ere ari da haren eraginak

‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarrak hizlari gisa fitxatu ditu Ángel León eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak, Cristina Iglesias eskultorea (Lourdes Fernándezekin batera), Leyla Acaroglu diseinatzaile australiarra eta Ana Payo eta Uxua López Flamarique zientzialariak. ‘Planetako heroi’ horiek ikuspegi pertsonala ekarriko dute eta beren proiektu eta ekimen berritzaileak azalduko dituzte hainbat esparrutatik eta planetako puntu desberdinetatik klima-aldaketaren aurka jarduteko eta sentsibilizatzeko. Martxoaren 6tik 8ra bitartean Donostian egingo den ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarrak, klima-aldaketaren arloan sona handikoak diren 50 adituren hitzaldiak eskaintzeaz gain,

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangoko azokan (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea ezagutzera emateko, eta baita martxoaren 6tik 8ra Donostiako Kursaal Jauregian egingo den klima-aldaketari buruzko konferentzia ere. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangon (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, Berdeago azokan; bertan, stand baten bitartez, ezagutzera emango du bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen jardueren eskaintza zabala eta, bereziki, martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo den ‘Change the Change’ Klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia aurkeztuko du. Berdeago, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azoka,

Donostiako hitzordua (martxoaren 6tik 8ra) urteko ekitaldi nagusietako bat izango da klima-aldaketaren alorrean. Energia-konpainiako presidente Ignacio Sánchez Galán inaugurazio-ekitaldian izango da, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroarekin, Nicholas Stern britainiar ekonomialari ospetsuarekin eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin. Martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo den 'Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia urteko hitzordu nagusietako bat izango da, klima-aldaketaren alorrean. Konferentzia antolatu ahal izan maila instituzional guztietan lortutako akordio bati esker. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernua gehitu du, Trantsizio

Gure gizartearen gaur egungo testuinguru informatiboa eta beraren diskurtsoa eraldaketa-prozesu etengabe batean daude sartuta, batez ere egunero jasaten dugun infoxikazioagatik eta informazioa kontsumitzeko ohituretan izan ditugun aldaketengatik. Prozesu hori gertatzearen ‘errudunak’, neurri handi batean,  teknologia berriak eta Twitter moduko hedabide sozialak dira, zeren gero eta jende gehiago jotzen baitu horietara bere iritzia irudikatzeko edo gai konkretuen inguruan kokatzeko, batez ere interes informatiboa eta karga ekonomiko, sozial edo politikoa badituzte. Gehiegizko karga informatibo horrek etsipena sortzen du, eta horregatik jotzen dute herritarrek bestelako

1.- COP 24 bilera Katowicen amaitu ondoren, esfera politikoak hainbat kritika jaso ditu, zeren leporatzen baitzaio hitzartutako promesak bete gabe geratu litezkeela. Nola ikusten duzu argudio ezkor hori, Polonian egindako goi bilerari dagokionez? Klima-aldaketaren aurkako borrokaz hitz egiten denean, lortutako aurrerapenei eman dakiekeen kalifikazio bakarra hauxe da: ez dira aski. Seguruenik, gizateriari inoiz planteatu zaion negoziazio-arazo konplexuenaren aurrean gaude; ezein bake-itun, merkataritza-akordio edo negoziazio sozialek ez du izan honenbesteko konplexutasunik, inoiz ez da egon izaera desberdineko hainbeste interesik jokoan (herrialdeen artean,

Brunet Munduko Meteorologia Erakundeko Klima Batzordeko presidente izendatu dute orain dela gutxi, eta Innerarity filosofia politikoko katedraduna eta Globernance–Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren zuzendaria da. Aforoaren ia erdia beteta egonda, Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren antolatzaileek abenduaren 31ra arte luzatu dute izen-emateak prezio murriztuan egiteko epea. ‘Change the Change’ Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziak munduko aditu ospetsuenetako batzuk bilduko ditu Donostian martxoaren 6tik 8ra, eta gaur beste bi hizlari gehitu ditu bere egitarauan: Manola Brunet zientzialaria eta Daniel Innerarity filosofia politikoko katedraduna. Manola Brunet

Hiru egunez, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordeak gidatuta, karbono-neutraltasuna 2050ean lortzeko konpromisoa berretsiko du, hau da, emisioak murriztea lurraldeak xurgatu dezakeen mailara. Agendan sartzen dira nrg4SD eta The Climate Group nazioarteko sareekiko bilerak, Euskadi sare horien bazkidea baita. Donostiako Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia ezagutzera emango da Poloniako goi bileran, 190 herrialdetako ordezkaritzen aurrean. Aste honetan (abenduaren 15ean) amaitzen da prezio murriztuko izen-emateen epea. Euskadi Europako eskualde aktiboenetako bat da klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta jarrera horrekin doa aste honetan

Iñigo Losadak aurreratu ditu gaur, Bilbon, klima-aldaketaren inpaktua espainiar itsasertz osoan aztertzen duen proiektu pilotu baten emaitzak –Iñigo Losada hizlaria izango da datorren martxoan Donostian egingo den 'Change the Change’ Nazioarteko Konferentzian-. Aurreikusten da euskal itsasertzeko itsasoaren maila 4,5 eta 6,5 zentimetro bitarte igoko dela urtero mende honetan geratzen diren urteetan. AZTI-Tecnaliaren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundien lankidetzarekin bultzatutako Kostegoki azterlanak ezarriko du zein diren lehentasunak Euskadi klima-aldaketari egokitzeko. Donostia eta Ibaizabalen estuarioa dira itsas mailaren igoeraren aurrean kalteberak diren