Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

  • Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako ‘Change the Change’ Konferentziak klima aldaketaren alorreko 57 aditu bildu zituen, munduan dauden aditu ospetsuenen artetik, eta 775 pertsona ekarri zituen ekitaldietara. Pertsona horiek 8,1 puntuz baloratu zuten konferentzia.
  • Kalkulatzen da hirian sortutako zuzeneko erretornua 600.000 euro izan direla, eta mundu osoko hedabide eta kanaletan lortutako inpaktu komunikatiboen balorazioa ia 3 milioi euro.
  • Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen ekitaldi nagusia izan zen; ASTEKLIMA izenburupean, aste horrek 49 udalerri eta ia ehun jarduera mobilizatu zituen.

Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziak, hiru egunez, nazioarteko aditu ospetsuenetako 57 bildu zituen, bertaratu ziren 775 pertsonekin batera (plaza guztiak hartuta zeuden martxoaren 1az geroztik). Horrez gain, 254 pertsonak streaming bidez jarraitu zuten ekitaldiaren emanaldia. Pertsona horien guztien balorazioa oso positiboa izan da, ekitaldiari 8,1eko nota eman baitiote, batez beste.

Halaber, Change the Change Konferentziaren inpaktu ekonomikoa 3,4 milioi eurokoa izan dela estimatzen da. Alde batetik, hirian zuzeneko erretornua 600.000 eurokoa izan da, ostatu, garraio, merkataritza eta jatetxeetan gastatutakoari esker; hedabideetan izandako inpaktua, berriz, 2.813.000 eurotan baloratzen da. Konferentziari buruz informatzeko, 52 hedabide akreditatu ziren, 137 profesionalekin, atzerriko berriemaileak barne sartuta. Mundu osoko hedabideetan lortu dira inpaktuak, besteak beste herrialde hauetan: Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Alemania, Argentina, Peru eta Txile. Horri esker, klima-aldaketaren problematika hedabideen agendan kokatu da.

Ondoen baloratu diren alderdiak hizlarien maila bikaina, antolakuntza-alderdiak eta eskainitako bitarteko teknikoak izan dira. Lau pertsonatatik hiruk esan dute Change the Changeren bigarren ediziora etorriko liratekeela, inoiz antolatzen bada berriro.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat erakunde arteko koordinazioa izan da, Konferentziari esker egin dena administrazioko lau mailen inplikazioarekin batera: Trantsizio Ekologikorako Ministerioa, eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak.

 

ASTEKLIMA

Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen ekitaldi nagusia izan zen. ASTEKLIMA izenburupean, aste horretan ia ehun jarduera antolatu ziren publiko mota guztientzat, Euskadiko 49 udalerritan.

Bai Change de Change Konferentziaren zein lehenengo ASTEKLIMAren helburua kontzientziatzea zen, eta klima-aldaketa jendearen eztabaida-gunean jartzea, baita herritarrak mobilizatzea ere konpromiso pertsonalen aldera, eguneroko ohituretan jarduera zehatzak eginez, eta kontuan izanik edozer ekintzak, txikia izan arren, eragina izan dezakeela.

Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako ‘Change the Change’ Konferentziak klima aldaketaren alorreko 57 aditu bildu zituen, munduan dauden aditu ospetsuenen artetik, eta 775 pertsona ekarri zituen ekitaldietara. Pertsona horiek 8,1 puntuz baloratu zuten konferentzia. Kalkulatzen da hirian sortutako zuzeneko erretornua 600.000 euro izan direla, eta mundu osoko hedabide eta kanaletan lortutako inpaktu komunikatiboen balorazioa ia 3 milioi euro. Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen ekitaldi nagusia izan zen; ASTEKLIMA izenburupean, aste horrek 49 udalerri eta ia ehun jarduera mobilizatu

Change the Change konferentziak bistaratu du, Emakumearen Nazioarteko Egunean, ingurumen-kontzientziazioaren aurrean emakumeek jokatzen duten rola. Sylvia Earle eta Bunny McDiarmidek konferentziaren azken eguna itxi dute. Gaurko jardunaldian, txostengile guztiak emakumeak izan dira. Emakumeak izan dira ‘Change the Change’ Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren azken egunaren protagonistak, martxoaren 8arekin batera, hau da, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera. Izatez, txostengile guztiak emakumezkoak izan dira. Gainera, saioa eguerdian amaitu da, bertaratutakoek bat egin ahal izan zezaten M-8ko errebindikazioekin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok -konferentziaren anfitrioiak- azpimarratu

Ospe handiko hainbat adituk esan dute, Donostian, trantsizio energetikoa negozio eta etorkizunerako aukera bat dela. Hezkuntzaren alorrean, benetako eraldaketa pertsona bakoitzaren aldetik etorriko da. Hainbat gai elkartu dira: eremu guztiak inplikatu behar dira ‘aldaketa aldatzeko’. “Azken zazpi urteetan, energia garbien iraultza bat gertatu da”, adierazi du Change the Changen Gonzalo Sáenz de Mierak, Iberdrolako Klima Aldaketako zuzendariak. Konferentziak klima-aldaketaren gaiari heldu dio trantsizio energetikoaren ikuspuntutik. Adituek esan dute prozesu hori gero eta errealagoa dela eta aukera bat dakarrela berekin. Horren ondorioz, lehen

Konferentziaren bigarren egunean, Rebeca Grynspan-en tankerako pertsona ospetsuek berriro azpimarratu dituzte berotze globalaren ondorioak: “Latinoamerikan, 80 eta 180 milioi pertsona bitartean egon litezke desertifikazioaren ondorioak pairatzen”. Urte osoan gai honen inguruan egindako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hau eta nazioarteko lehen mailako adituak bilduko ditu Donostian, bihar arte, hots, martxoaren 8ra arte. ‘Change the Change’, Donostian egiten ari den klima-aldaketari buruzko nazioarteko konferentziak, hainbat pertsona ospetsu hartu ditu bigarren egunean, Rebeca Grynspan esaterako, Latinoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) idazkari nagusia eta Ingurumenerako eta Garapenerako

Gaur hasi da klima-aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia, Change the Change izenekoa. Konferentziari hasiera emateko saioan parte hartu dute Pedro Sánchez Espainiako gobernuko presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak. Urte osoan gai honen inguruan egindako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hau eta nazioarteko lehen mailako adituak bilduko ditu Donostian, martxoaren 8ra bitartean. Aurten Europan klima-aldaketaren inguruan antolatutako ekitaldi garrantzitsuenetako bat hasi da gaur Donostian, “Change the Change’“ izenburupean. Euskal hiri horrek hiru egunez hartuko du

“Eskualde-eremua” eta “Hiriak” paneletan klima-aldaketaren aurkako borrokan izandako esperientziak eta oinarri-oinarritik izandako ikuspegia aurkeztu dira. Change the Change konferentzia aurten arlo honetan egindako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta ekintza-maila desberdinak batu ditu lehenengo egunean. Klima-aldaketari buruzko “Change the Change” konferentziaren lehen eguna inspirazio-iturri izan diren saioez beteta egon da. Goizean, irekiera instituzionalaren ostean eta Nicholas Stern ekonomista britainiarraren tankerako hizlarien saioaren ostean, Uxua López de Flamarique eta Ana Payo “planetaren heroiek” parte hartu dute. Klima-aldaketari aurre egiteko emakumezko 1.0000 zientzialariren nazioarteko sareko

Adierazpenarekin bat egin duten hedabideak Donostian bilduko dira, ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia aurretiko ekitaldi batean. ‘Change the Change’ arlo honetan aurten egingo den ekitaldi nagusietako bat da. Dokumentua ECODES Fundazioak bultzatu du, Madrilgo Complutense Unibertsitateko MDCS (Mediación Dialéctica de la Comunicación Social) ikerketa-taldearekin batera, eta gainerako hedabide eta komunikazio taldeek dokumentuarekin bat egiteko aukera dute oraindik. Hogei bat hedabidek sinatu dute gaur Donostian “Hedabideen adierazpena, klima-aldaketaren aurrean” deritzon dokumentua, hedabideetan gertakari honen inguruan informazioa emateko eta berri emateko hamar gomendio nagusi

Donostiako Nazioarteko Konferentzia aditu nagusietako batzuen topagunea izango da, martxoaren 6tik 8ra. 600 bisitari espero dira, 50 adituren hitzaldietan. Hainbat gairi buruzko zortzi panel egongo dira, ekonomia, zientzia, energia, kultura eta meteorologiaren alorreko adituekin, eta Europako sei eskualdetako ingurumen ministroak ere bertaratuko dira. Ostiralerako –martxoak 8- saio berezi bat antolatu da, klima-aldaketaren aurkako borroka gidatzen duten emakumeek soilik protagonizatuta. Jardunaldia laburtu egin da, mobilizazio feministekin bat egiteko. Klima-aldaketari buruz Europan aurten egingo diren ekitaldi nagusietako bat martxoaren 6an hasiko da, Donostian,

Ekitaldi nagusia izango den Donostiako ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentziaz gain, arazo global horren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak antolatuko dira Euskadiko 49 udalerritan. Programa zabalaren barruan, erakusketak, tailerrak, jardunaldiak, mikrotopaketak edo itsasontzi-irteerak izango ditugu martxoaren 1etik 10era bitarte. Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima

Euskadiko Klima-aldaketaren 2018ko Ingurumen-profilak –gaur aurkeztua- erakusten du kutsadura eta hazkunde ekonomikoa ez doazela eskutik lotuta: 1995 eta 2016 bitartean, Euskadi % 65 hazi zen eta bere CO2 emisioak % 18 murriztu zituen. Euskadiko emisioak Europako batez bestekoaren antzekoak dira: 2016an, 19 milioi tona CO2 izan ziren, EB 28ko emisio guztien % 0,4. Euskadi ez da libratuko klima-aldaketaren ondorioetatik: 2100. urterako espero da urteko prezipitazioa % 15 murriztea eta tenperatura atmosferikoa 1-5 eta 5 gradu bitarte igotzea. Martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo