ALOJAMENDUAK
“Change the Change” 2019ko Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren antolatzaileek ondoren ageri diren alojamenduak eskaintzen dizkiete bertaratuko diren pertsonei, oso baldintza onuragarrietan

Arima Hotela ****
Familia baten bizi-filosofia, izaera, pentsaera, jokabidea eta bizitzari buruzko ikusmoldea biltzen ditu Arima Hotelak. Gauza natural eta osasungarrien alde egin dute apustu, inguruan ditugun naturaren eta munduaren alde.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 105.00€
- Gela BIKOITZA: 125.00€
- Gosaria eta BEZa barne

TRYP Orly Hotela ****
Bere instalazio eta zerbitzuen artean, 64 gela handi eta zabal ditu; gosaritarako buffet jatetxe bat; doako Internet konexioa (WIFI) Hotel osoan; Internet txokoa (E-Point), bi espazio bereizita dituen lobby bat, eta aparkaleku bat gure bezero kargudunentzat.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 99.00€
- Gela BIKOITZA: 109.00€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

Silken Amara Plaza hotela ****
Pasealeku paregabe baten abiapuntuan kokatzen da hotela, bertatik Kontxako badiaraino edo alde zaharreraino paseatu baitaiteke. Bere bezeroentzako arreta, erosotasuna, zerbitzuaren kalitatea eta xehetasun guztien zaintzagatik nabarmentzen da.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 105.00€
- Gela BIKOITZA: 115.00€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

Arrizul Congress Hotela ****
46 gelako luxuzko hotel bat da, Donostiako erdigunean kokatuta, Kontxa eta Zurriola hondartzen ondoan. Kokagune bikain horrek ahalbidetzen du oinez berehala iristea Donostiako lekurik enblematikoenetara.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 124.90€
- Gela BIKOITZA: 140.90€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

Barceló Costa Vasca hotela ***
Donostiako hiri-hotel bat da, wellness zentroa duena eta Ondarreta hondartzatik eta Eduardo Chillidaren Haizeen Orrazi famatutik 550 metrora kokatuta dagoena. Hiriko erdigunearekin konektatzen du Kontxa hondartzako pasealeku zoragarritik.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 90.00€
- Gela BIKOITZA: 110.00€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

NH Collection San Sebastián Aránzazu hotela **
Donostiako Ondarreta auzoan kokatua, eskualdeko hondartza onenetako batetik 5 minutura bakarrik eta erdigunetik 30 minutura oinez itsas pasealekutik aurkitzen da. Hotelaren inguruan hamarka taberna eta jatetxe topatu daitezke.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 121.22€
- Gela BIKOITZA: 135.52€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

Sercotel Europa Hotela ***
Hiriko alde zaharretik eta Kontxako hondartza ederretik oso gertu kokatzen da hotela. Goza ezazu kalitatezko egonaldi batez zure oporretan edo negozio-bidaian, eta erlaxa zaitez hiriko erdigune gastronomikoaren
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 128.00€
- Gela BIKOITZA: 138.00€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta

Arrizul Urumea Hotela **
Hotel txiki eta xarmangarri bat da, berria, 25 gela dituena; bertatik, oinez 10 minutuan iristen da hirigunera, eta kalitate-prezio erlazio bikaina du. Egoera pribilegiatuari esker, bere bezeroei oinez hiriko leku nagusietara joatea ahalbidetzen die.
Tarifak
- BANAKAKO Gela: 75.90€
- Gela BIKOITZA: 86.90€
- Gosaria eta BEZa barne sartuta