Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Change the Change

20 hedabidek baino gehiagok dekalogo bat sinatu dute, klima-aldaketaren berri emateko konpromisoa hartuz

Adierazpenarekin bat egin duten hedabideak Donostian bilduko dira, ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia aurretiko ekitaldi batean. ‘Change the Change’ arlo honetan aurten egingo den ekitaldi nagusietako bat da.

Dokumentua ECODES Fundazioak bultzatu du, Madrilgo Complutense Unibertsitateko MDCS (Mediación Dialéctica de la Comunicación Social) ikerketa-taldearekin batera, eta gainerako hedabide eta komunikazio taldeek dokumentuarekin bat egiteko aukera dute oraindik.

Hogei bat hedabidek sinatu dute gaur Donostian “Hedabideen adierazpena, klima-aldaketaren aurrean” deritzon dokumentua, hedabideetan gertakari honen inguruan informazioa emateko eta berri emateko hamar gomendio nagusi dituena. Dekalogoa prestatzeko prozesua 2018 amaieran hasi zen. ECODES, Ekologia eta Garapena Fundazioak, Madrilgo Complutense Unibertsitateko MDCS (Mediación Dialéctica de la Comunicación Social) ikerketa-taldearen lankidetzarekin, komunikazioaren baitako ikertzaile eta profesionalak bildu zituen klima-aldaketaren berri emateko gomendioen dekalogo bat prestatzeko.

Partaidetza prozesua gaur Donostian aurkeztu den dokumentuan gauzatu da. Gaur egun, desoreka handia dago klima-aldaketak gizateria osoarentzat dakarren erronkaren eta egunero biztanleek jasotzen duten informazioan ematen zaion lekuaren artean. Adierazpen honen asmoa da, hain zuzen, desoreka hori haustea. Ekimena bultzatu duten erakundeen hitzetan “arazoa hedabideetan gehiago azaltzeko beharra zegoen, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki”, eta badakite “kazetarien jardun egokia gakoa dela arazoari aurre egiten lagunduko dion kalitatezko eztabaida soziala sortzeko”.

Martxoaren 6tik 8ra bitartean, klima-aldaketaren aurkako borrokan aintzat hartu beharreko alderdien inguruko eztabaida gertatuko da Change the Change Konferentzian. Konferentzia horren bezperan aurkeztu da Dekalogoa, hain zuzen, eta kontuan hartu behar da arlo honetan aurten egingo den ekitaldi nagusietako bat izango dela.

Aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren elkarlanarekin antolatu da eta honako hauek hartu dute parte: Ingurumen, Lurralde Plagintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak; Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok; ECODES, Ekologia eta Garapen Fundazioko elkarrizketa arloko zuzendari Cristina Mongek; MDCS (Mediación Dialéctica de la Comunicación Social) ikerketa-taldeko ikerlari Gemma Tesok, Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua José Ignacio Asensiok; Donostiako alkateordea Ernesto Gascok eta adierazpena sinatu duten hedabideetako arduradunek.

Dekalogoa webgune honetan sina dezakete oraindik sinatu ez duten hedabideek. Honako hauek dagoeneko bat egin dute adierazpenarekin:

Efe agentzia
Atresmedia
APIA (Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkartea)
COPE katea
CARTV
Ctxt
EiTB
El Correo
El Diario Vasco
El País
El Periódico de Catalunya
eltiempo.es
Ethic
Europa Press
Gara
Noticias Taldea
Infolibre
La Razón
La Vanguardia
RTVE

Servimedia

TV3

Voz Pópuli