Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Change the Change konferentziak bistaratu du, Emakumearen Nazioarteko Egunean, ingurumen-kontzientziazioaren aurrean emakumeek jokatzen duten rola.

Sylvia Earle eta Bunny McDiarmidek konferentziaren azken eguna itxi dute. Gaurko jardunaldian, txostengile guztiak emakumeak izan dira.

Emakumeak izan dira ‘Change the Change’ Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren azken egunaren protagonistak, martxoaren 8arekin batera, hau da, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera. Izatez, txostengile guztiak emakumezkoak izan dira. Gainera, saioa eguerdian amaitu da, bertaratutakoek bat egin ahal izan zezaten M-8ko errebindikazioekin.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok -konferentziaren anfitrioiak- azpimarratu du martxoaren 8an nabarmendu beharko litzatekeela emakumeek klima-aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rola, baita haien lidergoa ere. Orobat, ‘emakumea’ eta ‘klima’ gaiak uztartzen dituen saio bat egitearen garrantzia ere azpimarratu du. “Emakumeen kalteberatasunaz hitz egiten dugu. Agian haiek dira aldaketa gehien pairatuko dutenak. 20 milioi klima-errefuxiatu emakumezkoak dira”. Klima-aldaketaren aurkako borroka gizarte-aldaketarekin lotu du: “’Friday for Future’eko gazteak ez dira klima-aldaketaren inguruan soilik mobilizatzen; horrez gain, gizarte-aldaketa bat eskatzen ari dira, gizarte jasangarriago bat, bidezkoagoa eta inklusiboagoa”.

Ahalduntzearen eta klima-aldaketari aurre egiteko borrokaren adibide dira Bunny McDiarmid, Greenpeace Internationaleko zuzendaritzakide eragilea, eta Sylvia Earle, National Geographiceko ozeanografoa eta Asturiasko Printzesaren 2018ko Gogaidetasun Sariduna, biek bertaratutako pertsonak inspiratu baitituzte. “Tresnak ekarri eta gaurko egunagatik kaleak hartzen dituzten emakumeak balioetsi nahi ditut”, adierazi du McDiarmidek. “Emakumeek bi aldiz sendoago izan behar dute arrakasta lortzeko”, gaineratu du.

Ekintzaile honen ustez, “trantsizio energetikoa ez da bidezkoa izango munduko biztanleriaren % 50 barne sartu ezean. Haiek pairatzen dituzte energia ezin eskuratzearen ondorioak”. Emakumeen lidergoari dagokionez, ekintzaile honek uste du “ezinbestekoa dela emakume gehiago egotea enpresa energetiko eta elektrikoen administrazio-kontseiluetan”.

McDiarmidek kontatu du Greenpeacen 20 urtez baino gehiagoz bizi izandakoa. “Munduko bi lan gogorrenak nituen: ama izatea eta planeta salbatzea”, esan du. Oraingo mugimendu feministak nabarmendu nahi izan ditu: “Biziki ederra da kaleak hartzen dituzten emakume gazte horien mugimenduak agertzen ikustea, baita gobernuei aurre egiten dieten adineko emakumeak ere ikustea. Baztertuak izatea onartzen ez baitute”.

Planetako urdinaren garrantzia

“Jakintzak ahalduntzen gaitu, eta gizakion arazorik handiena ez jakitea da”. Sylvia Earlek hitz egin du ozeanoetako biodibertsitate guztiaren garrantziaz, existitzen diren espezie guztien beharraz. “Kostatzen ari zaigu ulertzea ozeanoan badirela mugak haien espezieak tratatzerakoan”, azaldu du. “Bizitza guztiak begiratu ditzazuela eskatzen dizuet, errespetuz eta duintasunez tratatu ditzazuela”. Earlek gogor kritikatu du gizakiek itsasoan sartzeko eta hortik ateratzeko duten modua: “Mugak gainditu ditugu, ozeanoak lehe bezala funtzionatu dezala espero dugun bitartean”.

“Txikia nintzenean ozeanoan zeuden marrazoen % 10 geratzen da”, deitoratu du Earlek. Baleen moduko espezieen aurkako indarkeriaren adibide batzuen bidez, garrantzia eman nahi izan dio kontzientzia beti izateaz, baita mikroorganismo txikiak ateratzean ere. “Izaki txikirik gabe, planetako kimika aldatu egiten da”. “Ispiluan begiratu dezakegu guere burua. Geuk aukeratuko dugu zer izango den mundua, eta datozen hamar urteetan egiten dugunak ezarriko du ildoa”, ondorioztatu du Earlek.

Change the Change konferentziaren azken eguna hasi da TVEko Eguraldi sailaren buru eta Meteorologiaren Komunikatzaileen Elkarteko (ACOMET) presidente Mónica Lópezekin. Honek “komunikatzearen garrantziaz” hitz egin du ‘Klima-aldaketaren dibulgazioa’ izeneko saio berezian. Lópezek esan du “ez gaudela ohituta mota horretako informaziora”, dela hizkuntzaren kodifikazioagatik dela meteorologiaren izaera zientifikoagatik. Hala ere, meteorologoak “erabiltzeko” eskatu du: “Baditugu aukera eta sinesgarritasuna. Zientzia kontatzen dugu, eta gustukoa dugu”. Lópezén iritziz, erronka da nola iritsi daitekeen entzuleengana: “Beharrezkoa da herritarrek informazioa ulertu dezatela, eta komunikazio-prozesuak informazio horren erabilerara eraman behar du azkenean”.

Leyla Acaroglu NBEren Lurraren txapelduna izan zen 2016an. Jasangarritasunaren aditu honek ‘planetako heroi’ bezala parte hartu du konferentzian. “Arduratsuok izan behar dugu gure oraingo ekintzekin, haien inpaktua etorkizunean ez jasateko”. Acarogluk alternatiba jasangarriez inspiratu ditu bertaratutakoak, hala nola pentsaera zirkularraz. “Sortzen dugun guztiak badu inpaktua”, adierazi du Acarogluk; hori esateaz batera, ohituren aldaketaz hausnartzera gonbidatu ditu bertaratutakoak, zeren “jakin behar baitugu nola sortu daitezkeen konponbideak”.

IPCCko kideen % 20 soilik dira emakumeak

Emakume gehiagok gidatu dute klima-aldaketaren aurkako borroka Change the Changen: Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno anfitrioi gisa arituz, bertan izan dira Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio sailburu Isabel Elizalde, ECODESeko Elkarrizketa saileko zuzendari eta Zaragozako Unibertsitateko Soziologia irakasle Cristina Monge, eta Espainiako Gobernuaren Klima Aldaketaren Espainiar Bulegoaren zuzendari nagusi Valvanera Ulargui. Hain zuzen ere, emakumeen lidergoaren aldeko bultzadaz hitz egin dute.

Elizaldek azpimarratu du emakumeen ahalduntzearen garrantzia, landa-eremuetako emakumeen eta politikarien ahalduntzearen zailtasuna nabarmenduz. “Ez dakit noraino konturatzen garen hemen batzen ari garela aurrez aurre ditugun bi erronka nagusiak: klima-aldaketarena eta emakumeenganako desberdintasunarena”, adierazi du Mongek. Ideia bat errepikatu du, alegia, “emakumeak direla lurralde kalteberenen kalteberenak”, eta, gainera, “ez dugula presentziarik erabakien foroetan. Adibidez, IPCCko zientzialarien % 20 soilik dira emakumeak”. Trantsizio energetikoaren moduko gaiei dagokienez, “berriztagarrien alorreko lana bistaratu gabe geratzen da berriz ere: % 32 emakumeak dira, eta horien erdiak zeregin administratiboetan aritzen dira; oso garrantzitsuak izan arren, bigarren planoan geratzen dira”.

Ularguik nabarmendu du Parisko Akordioaren moduko itunen balioa, hor jartzen baitira aurrez aurre aldaketaren alde dauden herrialdeak, euren ekonomia erregai fosiletan oinarritzen dituzten herrialdeak eta emisiorik ez izan arren erabaki solidario eta bidezkoak behar dituztenak. Emakumeak erabakitze-organo horietan eta organo politikoetan ahalduntzearen alde agertu da: “Emakumeak erabakien erdigunean egon behar dira, eta horretaz ari gara Klima Aldaketari buruzko lege berriarekin ere.”.

Change the Change konferentziak bistaratu du, Emakumearen Nazioarteko Egunean, ingurumen-kontzientziazioaren aurrean emakumeek jokatzen duten rola. Sylvia Earle eta Bunny McDiarmidek konferentziaren azken eguna itxi dute. Gaurko jardunaldian, txostengile guztiak emakumeak izan dira. Emakumeak izan dira ‘Change the Change’ Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren azken egunaren protagonistak, martxoaren 8arekin batera, hau da, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera. Izatez, txostengile guztiak emakumezkoak izan dira. Gainera, saioa eguerdian amaitu da, bertaratutakoek bat egin ahal izan zezaten M-8ko errebindikazioekin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok -konferentziaren anfitrioiak- azpimarratu

Ospe handiko hainbat adituk esan dute, Donostian, trantsizio energetikoa negozio eta etorkizunerako aukera bat dela. Hezkuntzaren alorrean, benetako eraldaketa pertsona bakoitzaren aldetik etorriko da. Hainbat gai elkartu dira: eremu guztiak inplikatu behar dira ‘aldaketa aldatzeko’. “Azken zazpi urteetan, energia garbien iraultza bat gertatu da”, adierazi du Change the Changen Gonzalo Sáenz de Mierak, Iberdrolako Klima Aldaketako zuzendariak. Konferentziak klima-aldaketaren gaiari heldu dio trantsizio energetikoaren ikuspuntutik. Adituek esan dute prozesu hori gero eta errealagoa dela eta aukera bat dakarrela berekin. Horren ondorioz, lehen

Konferentziaren bigarren egunean, Rebeca Grynspan-en tankerako pertsona ospetsuek berriro azpimarratu dituzte berotze globalaren ondorioak: “Latinoamerikan, 80 eta 180 milioi pertsona bitartean egon litezke desertifikazioaren ondorioak pairatzen”. Urte osoan gai honen inguruan egindako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hau eta nazioarteko lehen mailako adituak bilduko ditu Donostian, bihar arte, hots, martxoaren 8ra arte. ‘Change the Change’, Donostian egiten ari den klima-aldaketari buruzko nazioarteko konferentziak, hainbat pertsona ospetsu hartu ditu bigarren egunean, Rebeca Grynspan esaterako, Latinoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) idazkari nagusia eta Ingurumenerako eta Garapenerako

Gaur hasi da klima-aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia, Change the Change izenekoa. Konferentziari hasiera emateko saioan parte hartu dute Pedro Sánchez Espainiako gobernuko presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak. Urte osoan gai honen inguruan egindako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hau eta nazioarteko lehen mailako adituak bilduko ditu Donostian, martxoaren 8ra bitartean. Aurten Europan klima-aldaketaren inguruan antolatutako ekitaldi garrantzitsuenetako bat hasi da gaur Donostian, “Change the Change’“ izenburupean. Euskal hiri horrek hiru egunez hartuko du

“Eskualde-eremua” eta “Hiriak” paneletan klima-aldaketaren aurkako borrokan izandako esperientziak eta oinarri-oinarritik izandako ikuspegia aurkeztu dira. Change the Change konferentzia aurten arlo honetan egindako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta ekintza-maila desberdinak batu ditu lehenengo egunean. Klima-aldaketari buruzko “Change the Change” konferentziaren lehen eguna inspirazio-iturri izan diren saioez beteta egon da. Goizean, irekiera instituzionalaren ostean eta Nicholas Stern ekonomista britainiarraren tankerako hizlarien saioaren ostean, Uxua López de Flamarique eta Ana Payo “planetaren heroiek” parte hartu dute. Klima-aldaketari aurre egiteko emakumezko 1.0000 zientzialariren nazioarteko sareko

Adierazpenarekin bat egin duten hedabideak Donostian bilduko dira, ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia aurretiko ekitaldi batean. ‘Change the Change’ arlo honetan aurten egingo den ekitaldi nagusietako bat da. Dokumentua ECODES Fundazioak bultzatu du, Madrilgo Complutense Unibertsitateko MDCS (Mediación Dialéctica de la Comunicación Social) ikerketa-taldearekin batera, eta gainerako hedabide eta komunikazio taldeek dokumentuarekin bat egiteko aukera dute oraindik. Hogei bat hedabidek sinatu dute gaur Donostian “Hedabideen adierazpena, klima-aldaketaren aurrean” deritzon dokumentua, hedabideetan gertakari honen inguruan informazioa emateko eta berri emateko hamar gomendio nagusi