Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Iberdola patrocinador Change the Change

Iberdrolak bat egin du Change the Change konferentziarekin, babesle pribatu nagusi gisa

Donostiako hitzordua (martxoaren 6tik 8ra) urteko ekitaldi nagusietako bat izango da klima-aldaketaren alorrean.

Energia-konpainiako presidente Ignacio Sánchez Galán inaugurazio-ekitaldian izango da, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroarekin, Nicholas Stern britainiar ekonomialari ospetsuarekin eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin.

Martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo den ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia urteko hitzordu nagusietako bat izango da, klima-aldaketaren alorrean. Konferentzia antolatu ahal izan maila instituzional guztietan lortutako akordio bati esker. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernua gehitu du, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren bitartez, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala ere. Apustu publiko horri babes pribatua ere gehitzen zaio, Iberdrolak gidatuta, hitzordu honen aldeko sostengua berretsi baitu orain dela gutxi.

Iberdrola parte-hartzaile aktiboa izan da klimari buruzko hainbat goi bileratan, eta bere negozio-estrategia NBEk ezarritako Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) uztartzearen aldeko apustu irmoa egin du. Izatez, Munduko Ekonomia Foroak antolatutako Klimaren aldeko Zuzendari NagusIen Aliantzan –Alliance of CEO Climate Leaders- bildutako 50 enpresetako bat da.

Haren presidente Ignacio S. Galánek ere Change the Change Konferentziara etortzeko konpromisoa hartu du. Inaugurazio-ekitaldian izango da, eta mahai-inguru bat konpartituko du Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroarekin eta Nicholas Stern britainiar ekonomialari ospetsuarekin -berak idatzi zuen klima-aldaketa eta berokuntza globalaren inpaktu ekonomikoari buruzko ‘Stern txostena’-. Inaugurazio-panel honen aurkezlea Iñaki Arriola izango da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua.

Hiru egunetan, Donostiako Kursaal Jauregiak goi mailako 50 hizlariren esperientziak jasoko ditu; klima-aldaketan espezializatutako aditu horiek eremu horretako azken aurrerapenak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte. Horiekin batera, ‘planetako heroi’ batzuek ere esku hartuko dute, hau da, klima-aldaketaren aurrean euren jarduera- eta geografia-eremuetan modu esanguratsuan jarduten ari diren pertsonek.

Change the Change Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo astearen ekitaldi garrantzitsuena izango da. Izan ere, Asteklima izenarekin, aste hori euskal lurraldeko hainbat lekutan antolatuko da 2019ko martxoaren 1etik 10era, publiko guztiei zuzendutako jarduera-egutegi zabal batez. Iberdrola ere Asteklimako parte-hartzailea izango da, Bilbon eta Donostian, energiaren erabilerari, mugikortasun jasangarriari eta beste gai batzuei buruzko zenbait jarduerarekin.

Asteklimaren helburua da herritarrak konpromiso pertsonalerantz mobilizatzea, klima-aldaketaren aurrean, premisa batez: ekintza oro, txikia izan arren, kontuan hartzekoa da.