Image Alt
<Las últimas noticias y novedades de la conferencia/>

Actualidad

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, jarduteko eta konpromiso pertsonala hartzeko gida oso bat argitaratu du; bertan, Klima-aldaketaren aurkako 52 Keinu izenburupean, gonbidatzen ditu herritarrak eguneroko bizitzaren hainbat joera eta ohiko portaerak aldatzera, berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko asmoz.

Dokumentuak bost esfortzu mailatan banatzen ditu 52 keinu horiek, “oso erraza” den keinutik hasi eta “oso zaila” den keinura iritsiz. Halaber, keinua egiteak ingurumenean duen inpaktua egiaztatzea ahalbidetzen duen taula bat ere badauka, 1etik 5era doan eskala batez.

52 ekintza horiek Klima-aldaketaren aurkako Euskal Estrategia –Klima 2050- betetzera zuzentzen dira, zeren estrategia horrek helburutzat hartzen baitu Euskadiko berotegi-efektuko gasen emisioak % 80 murriztea mendearen erdirako. Gaur egun, pertsona bakoitzak 8,7 tona CO2 emititzen ditu, guztira; Europar Batasuneko betez bestekoa, berriz, 8,5 tona dira.

CONAMAn banatu da Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia prestatzeko

Gida datorren astean agertuko da aurreneko aldiz, azaroaren 26tik 29ra Madrilen egingo den Ingurumen Batzar Nazionalean (CONAMA). Garapen jasangarriaren inguruan Espainian egiten den zita nagusia da, bi urtetik behin antolatua. Bertan, ’52 Keinu Klima Aldaketaren alde’ izeneko gida lortu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzak ACLIMArekin konpartituko duen standean –ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industriak biltzen dituen klusterra da-.

Klima-aldaketaren aurkako 52 Keinu izeneko gida argitaratzea da Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzian kokatzen den ekintzetako bat. Konferentzia hori Donostian izango da, 2019ko martxoaren 6an, 7an eta 8an.

Hiru egun horietan 600 parte-hartzaile bilduko ditu Konferentziak bai eta klima-aldaketaren nazioarteko 50 aditu onenetariko ere. 8 atal tematikotan egituratuko da, honako gai hauek jorratzeko: planetaren osasuna, eskualdeen rola, hiri-ingurunea, jasangarritasuna, energia-trantsizioa, ekonomia, hezkuntza, eta emakumeen lidergoa. Horretaz gain, “planetako heroiak” delakoek hartuko dute parte: hainbat arlotatik klima-aldaketaren aurka borrokatzen ari diren pertsonen hitzaldi inspiratzaileak.

Change the Change Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen barnean egingo da; aste horrek hiru lurraldeetako publiko guztientzako jarduera-egutegi zabala eskaintzen du, herritarren arreta bereganatzeko helburuz. Izan ere, ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da.

Informazio gehiago: Gida 52 keinu

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, jarduteko eta konpromiso pertsonala hartzeko gida oso bat argitaratu du; bertan, Klima-aldaketaren aurkako 52 Keinu izenburupean, gonbidatzen ditu herritarrak eguneroko bizitzaren hainbat joera eta ohiko portaerak aldatzera, berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko asmoz. Dokumentuak bost esfortzu mailatan banatzen ditu 52 keinu horiek, “oso erraza” den keinutik hasi eta “oso zaila” den keinura iritsiz. Halaber, keinua egiteak ingurumenean duen inpaktua egiaztatzea ahalbidetzen duen taula bat ere badauka, 1etik 5era doan eskala batez. 52 ekintza horiek Klima-aldaketaren aurkako

1.-Komunitate zientifikoak alarma jo du klimaren oraingo egoeraz. Zure ikuspegi profesionaletik begiratuta, zure ustez zer-nolako eragina du zugan klima-aldaketak? Komunikatzaile eta dibulgatzaile zientifikoa naizen aldetik –zehazki, meteorologia eta klimatologiaren alorrekoa-, gure ustez funtsezko rola jokatzen dugu klima-aldaketari eta haren kausa, ondorio eta balizko irtenbideei buruzko komunikazioan. Oso garrantzitsua da herritarrei helaraztea zein den oraingo egoera, zer-nolako bilakaera izango duen hurrengo hamarkadetan, zer mekanismo bultatzen duten eta zer tresna erabil daitezkeen berokuntza global hori arintzeko. Nire ustez, komunikatzaileongan badu eragin berezia, zeren

Jennifer Morgan estatubatuarrak, 2016az geroztik GKE ekologistaren zuzendaritzako kideak, jardunaldiak itxiko ditu martxoaren 8an, planetaren etorkizunarekin lotutako arazoei aurre egiteko lanean emakumeek duten lidergoaren adibide gisa. Bestalde, Manuel Pulgar-Vidal Peruko Ingurumen ministroa izan zen (2011-16), eta izan handiko lidertzat jotzen da ingurumenaren alorreko politika eta legedian. Change the Change izenburuarekin, Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentzia Donostian egingo da martxoaren 6tik 8ra, eta alor horretan munduan dauden aditu nagusietako batzuk bilduko ditu. Izatez, euren etorrera berretsi duten lehenengo hizlariak izen handikoak dira mundu

Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak aurkeztuko ditu, CONAMA - Ingurumenaren Batzar Nazionalean, garapen jasangarria sustatzeko xedez Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkular eta klima-aldaketaren alorrean abiatutako ekimen eta estrategia nagusiak, baita Change the Change nazioarteko konferentzia ere. Aurten bere hamalaugarren ediziora iritsiko den topaketa Madrilgo Batzarren Udal Jauregian (Palacio Municipal de Congresos) egingo da, eta helburutzat hartzen du aliantzak sortzea gobernuen, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren artean, jasangarritasunera zuzendutako trantsizioa azkartzeko. Ihobe sozietate publikoak stand bat izango du batzarraren erakusketa-eremuan, Euskadiko ingurumen-sektorearen Aclima